Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sua itzaltzeko bitartekoez gain, basoko azpiegituren sarea eta egur aprobetxamendua funtsezkoak izan ziren sua ez hedatzeko
Sanzberrok alkateei azaldu die Txulapaingo suteak 344 hektarea erre dituela.
(
irudia handitu
)
Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, eta departamentuko zenbait teknikari Izagako eta Txulapaingo suteek eragindako udalerrietako ordezkariekin bildu dira, suteak eragindako kalteak aztertzeko. Suak, guztira, 1.170 hektarea erre ditu, horietatik 771 basoak.
Izagaondoako suteak 825,6 hektarea erre zituen, horietatik 625,6 basoak. Landare espezieei dagokienez, erre dira lehorreko sailen 250 hektarea, 251 hektarea sasi, 24 hektarea pinudi, 350 hektarea hostozabal baso eta sail mistoko 0,6 hektarea.
Txulapaingo suteari dagokionez, 344,3 hektarea erre dira, horietatik 145,52 basoak eta 198,88 nekazaritza lurrak. Erretako basoetan 121,2 hektarea larreak ziren, 20 hektarea pinudiak eta 4,4 hektarea hostozabal basoak.
Sanzberrok alkateei azaldu die Izagaondoako suteak 825 hektarea erre dituela.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.