(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

230.000 euro bideratu dira desgaitasuna duten pertsonentzako opor-programetara ostirala, 2009.eko abuztuak 7

Laguntza honen bidez, Foru Gobernuak erabiltzaileek aisiaz eta osasunaz inguru egokitu eta normalizatuan gozatzea nahi du


Opor-programak desgaitasunak dituzten pertsonentzat

Opor-programak desgaitasunak dituzten pertsonentzat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, aurten 230.000 euro bideratu ditu irabazteko asmorik ez duten entitateentzako diru-laguntzetan, desgaitasunak dituzten pertsonentzako opor-programak egin ditzaten. Hala jaso da María Isabel García Malo kontseilariaren foru-agindu batean, eta laster Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Deialdiaren bidez, opor-programak finantzatzen laguntzeko diru-laguntzen emakida-araubidea ezarri nahi da, pertsona hauek artatzen dituzten entitateek aisia, kultura eta osasuna sustatzeko jarduerak garatu ahal izan ditzaten, oporretarako bidaiak edo tratamendu termalak antolatuz. Hauek dira programa hauen helburuak: desgaitasun fisikoa, adimenekoa edo zentzumenekoa duten pertsonek aisiaz eta osasunaz gozatu dezakete inguru egokitu eta normalizatuan eta, gainera, familiakoek eta zaintzaileek ere atseden hartu ahal izango dute.

Aldi berean, programetan taldeen eraketa, kideen parte-hartzea eta lankidetza eta parte-hartzaileen gizarte-gaitasunen eta integrazioaren garapena sustatu nahi da.

Zehatz esanda, deialdian bi programa mota sartzen dira: 

-Oporretakoa eta turismokoa. Jomuga duten pertsonen integrazio pertsonala eta soziala lortu nahi dute, txanda albait normalizatuenak eginda, pertsona horiek aisiaz, kulturaz eta naturaz gozatzea ahalbidetuz eta pertsona desgaituak zaintzen dituzten familiek atseden har dezaten.

-Termalismokoa. Desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitateari eta autonomiari mesede egin nahi zaio, bainuetxeetan tratamenduak hartzeko txandak eginez, osasun-tratamenduetara sarbidea izan dezaten. 


Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten entitateek eskaera Nafarroako Menpekotasun Agentziako erregistroan (González Tablas kalea, zk.g.), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Nagusian edo legerian ezarritako beste edozein lekutan aurkeztu behar dute egutegiko hogei egunen barruan, deialdi nau NAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa