(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EVENAk iazkoa baino %10,9 handiagoa den mahats-uzta aurreikusi du urte honetarako Nafarroan asteazkena, 2009.eko abuztuak 12

Nafarroa JD nahiz Errioxa JDKn 15 eguneko aurrerapena antzeman da 2008. urtearen aldean hazkunde zikloan


Nafarroako Mahastilan eta Enologi Zentroak (EVENA), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren menpekoa denak, 2009. urteko mahats uztaren neurketa egin zuen uztailean. Horren arabera, Nafarroa Jatorri Deiturarako eta Errioxa Jatorri Deitura Kalifikaturako balioetsitako ekoizpen osoa 142.970.300 kg mahatsekoa da. Hortaz, 2008. urtearen aldean %10,93 handitu da, 127.273.312 kg lortu baitziren.
Zehazki Nafarroako JDren kasuan, aurten, 96.857.800 kg-ko ekoizpena espero da, 2008an izandakoa (84.000.000 kg mahats) baino %15,30 handiagoa. Mahastiaren azaleraren (landutako azalera 15.424 ha-koa da) eta haren adinaren arabera, une honetan 105 milioi kg mahats inguru daude Nafarroako Jatorri Deituran; beraz, batez bestekoaren %7,75 azpitik dago.
Kanpaina honetan nabarmendu behar da Nafarroa Jatorri Deiturak 15 egun inguruko aurrerapena duela hazkunde zikloan iragan urtearen aldean, eta zortzikoa batez besteko urte baten aldean. Bestalde, mahats ekoizpena normaltzat edo ontzat jotzen da barietate hauetan: Garnacha, Tempranillo, Chardonnay eta Viura; irregulartzat partzelen arabera Merlot barietatean eta batez bestekoaren azpikotzat Cabernet Sauvignon barietatean. Mahastiaren ekoizpen-azalerari dagokionez, 2.000 ha-ko jaitsiera izan du aurreko urtearen aldean egindako erauzketengatik. Zehazki, aurten %12 gutxiago landatu dute Nafarroako Jatorri Deiturari dagokionez. Mahasti erauzketa hau egiteko 9,8 milioi euroko dirulaguntza eman du Merkatu Antolakunde Bateratuak, eta xedea eskaintza eta eskaria doitzea izan da. Hori horrela, nabarmendu behar da mahastiaren adinak behera egin duela erauzketen eraginez, oro har, mahasti zaharrenak direnak.


Nafarroako eremuaren ezaugarriak


EVENAren balioespenen arabera, urte honetako ekoizpena 46.112.500 kg-koa izango da; beraz, %6,56 handitu da 2008. urteko uztaren aldean (43.273.312 kg mahats). Errioxa-Nafarroa Jatorri Deitura Kalifikatuan dagoen mahastiaren arabera, batez besteko uzta arrunta 43 milioi kg mahats ingurukoa da, hortaz, %7,23ko igoera izan da.
Kanpaina honetan nabarmendu behar da hamabost egun inguruko aurrerapena duela hazkunde zikloan iragan urtearen aldean, eta zortzikoa batez besteko urte baten aldean. Bestalde, mahats ekoizpenaren aurreikuspena normaltzat edo ontzat jotzen da barietate guztietan.
Gogoratu behar da Behe Errioxako eremuan, Ebro ibaiaren ertzean, Nafarroak Jatorri Deitura Kalifikatuko ardoak egiten dituela. Nafarroan zortzi herrik dute Jatorri Deitura hori: Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Sartaguda, Mendabia, San Adrián eta Viana. Aurten 6.602 hektarea landu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa