(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fiteron milioi erdi euro inbertituko dute kaleak berritzeko osteguna, 2009.eko abuztuak 13

Amelia Salanueva kontseilaria herrian azkena egindako obrak ikustera joan da


Salanueva Fiteron berritutako kaleak ikusten izan da. ( irudia handitu )

Fiteroko Udalak herriko kaleak hobetzeko obrak egin ahal izango ditu datozen urteetan, milioi erdi euro ingururekin. Proiektu hori 2009-2012 Tokiko Inbertsioen Planean jaso dute; plan hori Toki Administrazioko departamentuak egin du. Amelia Salanueva Murguialday kontseilaria eta departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, Udaleko kideekin bildu dira gaur eta herrian orain dela gutxi egindako obrak ikusten izan dira.

2009-2012 Inbertsio Planean Fiteroko hainbat obra sartu dituzte, esaterako: udaletxeko teilatua konpontzea (67.501 euro), hilerrian hobekuntzak egitea (41.446 euro) eta Lejalde eta Pontico kaleetako zola berritzea (86.576 euro). Halaber, Planean erreserba gisa jarri dituzte horniketa eta saneamendu sareak berritzeko 5. fasea (122.506 euro) eta geroko zolatzea (104.783 euro). Inbertsioa, guztira, 422,812 eurokoa da eta departamentuak %70 jarriko du, gutxi gorabehera.

Oraingoan, kontseilaria eta Fiteroko Udaleko kideak zazpi kaletako horniketa eta saneamendu sarea eta zoladura berritzeko obrak (4. fasea) ikusi dituzte. Obra horiek 2005-2008 Azpiegitura Planaren barruan egin dituzte. Lan hori Construcciones Martínez Chivite enpresak egin du, 980.906 euroren truke; zenbateko horretatik 643.223 euro departamentuak jarri ditu. Zehazki, kale hauetako sareak eta zoladura berritu dituzte: Cogotillo Alto, Peñahitero, Nienzobas, Sagasti, Tudejen, Domingo Huarte eta Federico Mayo. 

Lehenago, Fiteroko Udalak udal igerilekuak berritzeko obrak egin ditu, 107.674 euroko inbertsioarekin. Obra horiek Toki Administrazioko departamentuaren diru-laguntzekin finantzatu dituzte. Halaber, azken hiru urteetan, udaletxean igogailua jartzeko eta udal bulegoak egokitzeko obrak egin dituzte. Horretarako 220.000 euro inbertitu zituzten eta Toki Administrazioko departamentuak 130.577 euro jarri zituen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa