(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren larunbatean 2009/2010 ehizaldia hasiko da debekualdi erdiaren hasierarekin osteguna, 2009.eko abuztuak 13

Abuztuaren 15 eta irailaren 13 bitartean, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan galeperrak, usapalak eta basahateak ehizatu ahalko dira


Larunbat honetan, abuztuak 15, Andre Maria Birjinaren zeruratzearen jaiegunean, 2009/2010 ehizaldia hasiko da Foru Komunitatean ohikoa den moduan. Horrela, "debekualdi erdia" delakoa hasiko da. Aldi honetan, galeperrak, usapalak (arruntak eta turkiarrak) eta basahateak ehizatu ahalko dira, bai eta azeriak, mika arruntak, bele txikiak eta beleak ere.
Debekualdi erdi honetan gehieneko kopuruak ezarri dituzte galeperretan (hamar, ehiztari eta egun bakoitzeko) eta usapaletan (bi, ehiztari eta egun bakoitzeko).


Hegoaldeko eremuetan, Ehiza Antolatzeko Planetan xede horretarako ezarritako eremuetan bakarrik debekualdi erdia ehizatu ahalko da.
Horrez gain, untxi gehiegi dauden eremuetan (3 IKA baino handiagoa dutenetan) ehizatzeko baimena dago, abuztuaren 2tik urriaren 11 arte, larunbat, igande eta jaiegunetan. Nahitaez guardaren baimena beharko da, eta guarda bera han izatea.

 
Irailean ehiza larria eta azeri uxaldiak
Debekualdi erdia bukatu aurretik, basurdearen eta orkatzaren ehiza hasiko irailaren 3an, uxaldietan, Foru Komunitateko ehiza larriaren espezie nagusiak direnak. 2010eko otsailaren 28 arte, basurde uxaldiak egin ahalko dira, betiere, gutxienez, lau ehiztarik parte hartzen badute, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Debekatuta dago harrapaketako zakurrekin ehizatzea; hala ere, arrastoko usna-zakurrekin batera, gehienez, arraza hauetako edo haien hibridoetako bi zakur erabiltzen ahalko dira: alanoa, ardi-zakur alemaniarra eta artzanorra.


Orkatzak abenduaren 31 arte bakarrik ehiza daitezke, eta ehiztariek eremu bakoitzaren ehiza antolatzeko planak ezarritako eremuetan bakarrik ehizatu ahalko dute. Horrez gain, eremu horiek betetzen direla egiaztatzeko onartutako besoko seinaleen sistema errespetatu beharko dute.

Bestalde, 2010. urteko apirilean eta maiatzean zelatan ehizatzeko utz daitezke Ehiza Antolatzeko Planak baimendutako ale guztiak eta uxaldian bota ez direnak.


Halaber, oreinak eta adarzabalak uxaldian ehiza daitezke urriaren 11tik 2010eko urtarrilaren 17 arte horretarako berariaz baimendutako eremuetan, eta zelatan, irailaren 13tik urriaren 4 arte, betiere Ehiza Antolatzeko Plan bakoitzean ezarritako gehieneko kopuruen arabera eta botatako animalien kasuen besoko seinale sistema errespetatuz.


Orobat, irailaren 3tik otsailaren 28 arte azeria uxaldietan ehiza daiteke, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan. Esperoko modalitateari dagokionez, azaroaren 1etik otsailaren 28 arte ehiza daiteke, umategien inguruan, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa