(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Andosillako saihesbidearen obren %90 burutu dute dagoeneko NA-134 errepidean osteguna, 2009.eko abuztuak 20

Foru Gobernuak 6,7 milioi inbertitu ditu eta obrei esker 4.300 ibilgailu gutxiago ibiliko dira hirigunetik


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilari Laura Alba Cuadrado Andosillara joan da gaur goizean saihesbide berriaren obrak ikusteko. Saihesbide hori, Nafarroako Errepideen II. Gida Planean jasotzen den proiektuetako bat da, eta baita “Nafarroa Plana 2012. Inbertsioa ekipamendu eta azpiegitura publikoetan" planaren jarduera nagusietako bat ere.

Egindako bisitan, Alba kontseilaria pozik agertu da lanen %90 burutu dutelako jada. Halaber, gogorarazi du saihesbide hori eraikitzea garrantzitsua dela inguruko ekonomia-garapenerako. Jarduera horrez gain, Ebroko gainerako Ardatzean beste obra batzuk ere hasi dituzte Nafarroan, hala nola Milagro, Lodosa, Mendabia eta Valtierrako saihesbideak.

Andosillako saihesbidearen aurrekontua 6.735.727,49 eurokoa da, eta NA-122 eta NA-134 errepideetatik datorren trafikoa desbideratuko du hirigunetik. Horrela, egunero 4.300 ibilgailu inguru gutxiago ibiliko da handik, eta hiriguneko segurtasuna hobetuko da. 

Proiektua Ecay-Andueza eta Ismael Andrések osatutako ABEEri esleitu diote eta 6.800 metroko luzera du. Andosillako hego-mendebaldean bide berria egingo dute NA-122 eta NA-134 errepideak lotzeko. Horretarako, NA-6230 errepidea zabaldu eta hobetuko dute.

Lanak Andosillako ipar-mendebaldean dagoen glorieta batean, NA-122 errepidean, hasiko dira. Leku horretatik Carcarko glorietaraino NA-6230 errepidea zabaldu eta hobetuko dute, Ega ibaia zeharkatuz eta gero saihesbidean joanez gaur egungo NA-134 errepidean aurreikusitako loturaraino (57+300 kilometro-puntuaren parean).

Handik, saihesbidea Andosillaren hegoaldetik joango da, bide ia lautik, eta hego-ekialdetik gaur egungo NA-134 errepidera hurbilduko da, NA-134 errepidean dagoen glorieta batean bukatu arte, San Adriango udalerriaren hasieran.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa