(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta “La Caixak” Orgiko (Ultzama) hariztiaren irisgarritasuna hobetu dute osteguna, 2009.eko abuztuak 20

Lan hauetan bidezidorrak egokitu, panelak braillez instalatu eta hegaztien behatoki irisgarria eraiki dute


Hegaztien behatoki irisgarria

Nafarroako Gobernuak eta "La Caixak" Orgiko hariztiaren irisgarritasuna hobetu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak elkarrekin egindako lanari esker Ultzaman dagoen Orgiko hariztiaren jolas-eremu naturalaren irisgarritasuna hobetu dute. Lan hauetan, bidezidorrak egokitu, panelak braillez instalatu eta hegaztien behatoki irisgarria eraiki dute, ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. Egindako inbertsioa 50.000 eurokoa izan da, eta finantza-erakundeak eman du osorik. 

Jarduerak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen dira. Akordioa iragan maiatzean berritu zuten, eta finantza-erakundeak urtean Foru Komunitatean 1,2 milioi euroko inbertsioa egitea jasotzen da. Helburua bikoitza da: batetik, natura-guneak hobetzea eta zaintzea; bestetik, gizartean baztertzeko arriskuan dauden kolektiboen laneratzea bideratzea. Proiektu honetan bi pertsonak parte hartu dute.

Jarduera nagusiak

Orgiko hariztian garatutako lanen helburua hesi arkitektonikoak kentzea eta ikusteko edo mugitzeko ezgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitutako elementuak jartzea izan da. Zehazki, jarduera hauek egin dituzte: 

Banku berriak Orgiko hariztian

Origiko hariztiak altzariak berritu ditu ( irudia handitu )

- Ibilbideak hobetu: bidezidor guztiak berritu dira, eta gutxi gorabehera 2.500 metroko luzera dute. Halaber, aparkalekua eta harrera-eremua lotzen duen bide txiki bat egokitu dute, orain arte, handik igarotzea zaila zelako.

- Hegaztien behatokia pertsona guztientzat: erabiltzaile guztiek hariztiko hegaztiei eta faunari begiratzen laguntzeko, ezgaituek ere iristeko aukera duten hegazti-behatokia eraiki dute.

- Altzari egokituak: harrera-eremuan, zeuden mahaiak eta eserlekuak berritu eta beste hiru mahai jarri dituzte 24 lagun ingururentzat. Horrez gain, ezgaituentzat egokituta daude. Orain arte, eremuan zeuden 29 mahaiek gurpil-aulkietan doazen erabiltzaileak sartzen eragozten zuten, bankuez inguratuta zeudelako. Halaber, bidezidorren altzariak berritu dituzte, gehienak bankuak, eta aparkalekuan ongi etorria egiteko panela instalatu dute. Panel hori, itsuentzat egokituta dago eta guneari buruzko informazio orokorra du.

- Panelak braillez: natura-gune osoan 9 panen jarri dituzte braillez itsuentzat. Horrez gain, “El laberinto” zirkuitua egokitu dute, ikusteko ezgaitasuna duten pertsonentzat guztiz irisgarria dena. Horrela, altzariak eta ibilbidearen zorua hobetzeaz gain, inguruan dagoen soka gidaria berritu dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa