Ikusi egun honetako albiste gehiago
Barañaingo Auditorioko Fundaziorako diru-laguntzari 120.000 euro gehitzea onartu dute
astelehena, 2009.eko abuztuak 24
Beraz, 2009ko ohiko funtzionamendurako eta jarduera programarako gastuak finantzatzeko 200.000 euro jasoko dituzte
Nafarroako Gobernuak Kultura arloko zuzendari nagusiari baimena eman dio Barañaingo Auditorioko Fundazioari 120.000 euroko diru-laguntza zuzena emateko. Diru-laguntza hori izango da erakundearen 2009ko ohiko funtzionamendua eta jarduera programa finantzatzeko. Zenbateko hori hasierako 80.000 euroei gehitu behar zaie eta, beraz, fundazioak guztira 200.000 euro jasoko ditu.
Izan ere, 2009ko aurrekontuan 80.000 euroko laguntza ezarri zuten Barañaingo Auditoriarekin sinatutako hitzarmenerako; hitzarmena 2009ko apirilaren 3an sinatu zuten. Barañaingo Auditorioko Fundazioak adierazi du diru-laguntza handiagoa behar duela ohiko funtzionamenduari eta jarduera programari dagozkion gastuak ordaintzeko, beste bide batzuetako (leihatilako eta errentako) diru-sarrerak jaitsi egin direlako.
Horretarako, aipatu hitzarmeneko bigarren akordioa aldatu dute eta, beraz, Kultura Zuzendaritza Nagusiak 200.000 euro emango dizkio Fundazioari, eta ez 80.000, aurrena erabaki bezala. Aipatu 120.000 euro horiek bi epetan jasoko ditu Fundazioak: 60.000 euro aurrekari gisa, hitzarmenaren aldaketa sinatzen dutenean; eta beste 60.000 euro urrian, aurrekari gisa, aldaketa justifikatu ondoren.