(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Bogotako Nazioarteko Lankidetzaren ordezkaritza hartu du astelehena, 2009.eko urriak 19

Bisita hori Foru Gobernua 1992tik herrialde horrekin garatzen ari den proiektuen eta lankidetzaren barruan sartzen da


Lankidetza arduradunak Kolonbiako ordezkaritzarekin

Lankidetza arduradunak Kolonbiako ordezkaritzarekin. ( irudia handitu )

Marta Álvarez Alonso Gizarte Gaien eta Garapeneko Lankidetzaren zuzendari nagusiak Bogotako Gizarte Ekintzarako eta Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Presidentzialeko Aholkularitzaren ordezkaritza hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregian. Bisita Nafarroako Gobernuak Kolonbiarekin 1992tik garatzen dituen lankidetzaren eta proiektuen barruan sartzen da.

Nafarroako Gobernuaren aldetik, harrera horretan, Andrés Carbonero Martínez Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendariak eta Nafarroako Nuevo Futuro Elkarteko (ANNF) ordezkariek parte hartu dute, hala nola Luis Palacios (presidentea), Elena Vizcay (ANNFko zuzendaria) eta Maider Goñik (Elkarte horretako Nazioarteko Lankidetzaren arduraduna).

Kolonbiako ordezkaritza Bogotako nazioarteko lankidetzako hiru kidek osatu dute: Faride Sierra, Juliana Gutiérrez eta Camilo Esteban Ramos.
Ekitaldian, taldeak Tronuaren Aretoa bisitatu eta Presidenteen Aretoan bilera teknikoa egin du.

Nazioarteko laguntza

Nafarroako Gobernuaren eta Kolonbiaren arteko lankidetza 1992an abiatu zen, Garapenerako Lankidetza Programa sortuta. XXI. mendeko lehen hamarkadan Foru Komunitateak herrialde horretara 2,1 milioi euro bideratu ditu guztira, eta Garapenerako Laguntza Ofizialaren hartzaile nagusietakoa da. Arloka, funtsen %48 Antiokiara bideratu da. Hau da, milioi bat euro baino gehiago bideratu dira 2000-2006 aldian, sektore hauetan banatuta: oinarrizko hezkuntza eta bigarren hezkuntza (306.000 €), etxebizitza (238.000 €), gizarte-zerbitzuak (175.000 €), oinarrizko osasuna (104.000), emakumea eta garapena (87.000 €) eta sektore askotako bestelako laguntzak (119.500 €).

Gainerako funtsak oso banatuta egon dira, eta hartzaile nagusiak Kolonbiaren iparraldeko departamentuak izan dira: Santander, Cundinamarca, Valle del Cauca eta Nariño. Sektoreei dagokienez, funtsetatik onura gehien hezkuntzak, gizarte-zerbitzuek, gobernuak eta gizarte zibilak lortu dituzte. 

Nafarroako Lankidetzaren I. Gida Plana (2007 – 2010) onetsita, Kolonbiako laguntza-proiektuetan gastu osoa 2,4 milioi euro izango dela kalkulatzen da.

Aipatzekoa da urtero 78 herrialdetako berrehun bat proiekturekin lankidetzan aritzen dela, batez ere Hego Amerikan, Afrikan, Erdialdeko Amerikan eta Kariben. Modu horretan, Nafarroako Gobernuak biztanleen bizi-baldintzak hobetzen eta txirotasun-egoerak arindu eta zuzentzen laguntzen du, giza garapen solidario eta egonkorra ahalbidetuz, askatasun-kota handiagoak emanez eta hazkunde ekonomikoaren fruituak modu bidezkoan banatuta.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa