(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tailer bat egin du, kazetariek hizkera sexista erabil ez dezaten asteartea, 2009.eko urriak 20

Tailerra Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatu dute, Foru Erkidegoan lanean ari diren profesionalei begira


Ortigosa, Bengoechea eta Ibarrola, kazetariei sexista ez den hizkera erabiltzen erakusteko tailerrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, kazetarientzako tailer bat egin du gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Prentsa Aretoan, hizkera sexista ez erabiltzeari buruzkoa.

Tailerrean Foru Erkidegoko hedabideetan eta prentsa bulegoetan lan egiten duten profesionalei azaldu diete zeintzuk diren hizkuntza integratzailearen oinarrizko printzipioak, informazioa eta emakumeen irudia modu egokian tratatzeko. Izan ere, gai hori Nafarroako Foru Erkidegoko Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 2006-2010 Planean dago. 

Ikastaroaren aurkezpenean parte hartu dute Joaquin Ortigosa Oconek, Komunikazioko zuzendari nagusiak, eta Sara Ibarrola Intxustak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari gerenteak.


Hedabideetako profesionalak, Nafarroako Gobernuak hizkera sexista ez erabiltzeari buruzko tailerrean. ( irudia handitu )

Tailerra Mercedes Bengoechea Bartolomek eman du. Mercedes Bengoechea Ingeles Filologiako doktore eta Alcalako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko dekano izateaz gain, Nombra taldeko kidea da; Nombra Emakumeen Institutuko Hizkuntza Aholkularitza Batzordea da. Bengoecheak, gainera, argitalpen ugari egin ditu emakumezkoen ahozko eta idatzizko hizkerari, kazetaritzako hizkuntzari eta hizkuntza sexismoari buruzkoak. 

Tailerraren helburua zen profesionalek emakumeak ezkutatzen edo diskriminatzen dituen hizkeraren ondorioen gainean hausnartzea, hedabide publikoetan hizkera desberdin erabiltzeko premiarekiko sentsibilizatzea, hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoa antzemateko tresnak eskaintzea eta berdintasunezko hizkera erabiltzeko proposamenak egitea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Guía sobre estrategias de comunicación incluyente.
Contenido íntegro del taller (audio y vídeo)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa