Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Halaber, duela gutxi irekitako landa ostatu batean izan da; landa ostatu horretan Foru Gobernuak 117.000 euro inbertitu ditu.
Sanz presidenteak Petilla de Aragonen hobekuntzak egiteko batzordean parte hartu du.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Petilla de Aragoneko babes erregimena eguneratzeko ardura daukan Departamenduen Arteko Batzordeak gaur goizean egin duen bileran burua izan da. Bileran honako hauek izan dituzte hizpide, besteak beste: ingurumen eta etxebizitza arloko hurrengo jarduerak, hezkuntza arloko jardunaldi profesionalak, segurtasuneko hobekuntzak eta heliportua jartzea. Bilera amaitu ondoren, bertaratuak herriko landa ostatura joan dira. Ostatu hori egiteko Foru Gobernuak 117.000 euro inbertitu ditu, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez.
Sanzen arabera, aipatu bilerak balioko du udalerri txiki horrek Nafarroan duen interes bizia sustatzeko. Alde horretatik, esan du udalerri berezia dela: “batetik, geografia aldetik, udalerri nafarra osatzen duten bi eremuak Aragoiko erkidegoan daudelako; eta bestetik, 1906an Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Santiago Ramon y Cajalen sorterria delako".
Sanz presidentea Petilla de Aragoneko landa ostatuan izan da.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.