Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako ospitalearen esparruan kokatuta dago, eta 11.000 metro koadroetan 22,8 milioi euroko inbertsioa egin da
Sanz presidentea IBZko lehenengo harria jartzen.
(
irudia handitu
)
IBZ Osasun Departamentuko Ikerketa Plan Estrategikoaren atala da, eta horren bidez, kalitate handiko ikerketa maila lortu nahi da, pazienteari eskaintzen zaion arretan eragin positiboa duena. Plana diseinatzeko, Nafarroako herritarren beharrizanak, osasun-ikerketako gaur egungo politikak, Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikerlarien ekoizpen zientifikoa eta inguru ekonomikoa kontuan hartu dira. IBZk plan honetan lehentasuna duten ildoen aldeko apustua egingo du: onkologia, neurozientziak, gaixotasun kardiobaskularrak eta digestio arlokoak. Horiek Nafarroako herritarren osasun-beharrizanak eta Foru Komunitateko heriotza-arrazoi nagusiak aintzat hartuta (gaixotasun kardiobaskularrak eta minbizia) ezarri dira.
Sanz presidentea Kutzekin eta Pérez Equizarekin, objektuak kutxatilan sartzen.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Ikerketa Biomedikorako Zentroaren sorrera Nafarroako III. Plan Teknologikora ere bilduta dago. Plan hori 10 sektore teknologiko sustatzeko diseinatu da, besteak beste, Bioteknologia eta Osasuna. Horren bidez, kasuan kasuko jarduera-esparruarekin lotutako industria-ehuna sustatuko da, IBZren eta enpresen artean ezarriko den transferentzia teknologikoaren bidez.
IBZko jarduera emaitzak sortzen hasten denean, ikerketa-emaitza horiek transferitzeko bulegoa eratuko da, eta bertan inguru zientifikotik ekoizpen-ingurura ezagutzaren eta teknologiaren transferentzia dinamizatu eta errazteko ekintzak egingo dira, eta talde zientifikoei laguntzeko unitateak egituratuko dira.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.