(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gazteek etxebizitza politikan parte hartzeko foro bat finantzatuko du asteartea, 2009.eko azaroak 3

Jarduera horretan parte hartuko dute, besteak beste, Espainiako Gazteen Kontseiluak eta Etxebizitza Ministerioak, eta Nafarroako Gobernuak 17.000 euro jarriko ditu


Gobernuak eta Gazteen Kontseiluak hitzarmen bat sinatu dute, etxebizitza arloari buruzko fororako

Nafarroako Gobernuak eta Gazteen Kontseiluak hitzarmen bat sinatu dute, etxebizitzari buruzko foro bat finantzatzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentuaren bitartez, 17.000 euro jarriko ditu gazteek etxebizitza politiken diseinuan eta ebaluazioan parte hartzeko 6. Foroan. Foro hori Nafarroako Gazteen Kontseiluak antolatu du, Espainiako Gazteen Kontseiluak, Etxebizitza Ministerioak eta Iruñako Udalak lagunduta.

Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, eta Nafarroako Gazteen Kontseiluko buruak, David Chivite Perezek, hitzarmen bat sinatu dute gaur Nafarroako Gobernuarekin, Foroaren antolaketa finantzatu dezan. Foroa azaroaren 6tik 8ra egingo dute, Iruñako Kondestablearen Jauregian. Inaugurazioan egongo dira, Salanueva kontseilariaz gain, Etxebizitza ministroa, Beatriz Corredor, eta Iruñako alkatea, Yolanda Barcina.

Gaurko aurkezpenean, kontseilariak eta Chivitek adierazi dute foroa antolatu dutela, elkartzeko, hausnartzeko eta esperientziak trukatzeko ez ezik, baita lan egiteko eta proposamenak aurkezteko ere. Asmoa da proposamen horiek administrazioek kontuan hartzea, etxebizitza politikak diseinatzeko. Halaber, Chivitek esan duen moduan, Nafarroako Gazteen Kontseiluaren helburuetako bat da foro horretan gazteek Nafarroako Foru Erkidegoaren garapen politiko, ekonomiko eta sozialean parte har dezaten sustatzea. 

Programaren barruan hainbat hitzaldi emango dituzte, gai hauei buruzkoak: etxebizitza arloko politikak, elkarteek politika publikoan egindako ekarpenak, lan taldeen sarea etxebizitza alorrean, komunikaziorako eta trukerako tresnak, gizarte etxebizitzak, hirigintza eta hiri ereduak, landa eremuen birgaitzea eta berreskuratzea. Halaber, eztabaidarako espazio bat jarriko dute eta Sarrigurengo ekohirira bisita egingo dute.

Foroan izena emateko Nafarroako Gazteen Kontseilura jo besterik ez dago: telefono zenbakia 948 234819 da eta helbide elektronikoa socioeconomia@cjn-ngk.org.


Gazteentzako etxebizitzak Nafarroan

Nafarroan, babestutako etxebizitza gehienak, %80 inguru, 35 urtetik beherako gazteei ematen zaizkie. Legeriaren arabera, 35 urtetik beherakoei 5 puntu ematen zaizkie eta gurasoekin edo errentan hartutako etxebizitzetan bizi diren 25 urtetik gorakoei 10 puntu, baldin eta errentaria 40 urtetik beherakoa bada.

Horren harian, Barañainen eta Berriozarren bi eraikin daude, guztira 100 etxebizitza, gazteei errentan uzteko. Ekimen horri esker, errentariek, 35 urte bete baino lehen, jabetzako etxebizitzak eskuratu ditzakete, lehen aipatu baremo abantailak direla eta. Era horretan, gazteak txandatu egiten dira: hutsik geratzen diren errentako etxebizitzak beste gazte batzuek hartzen dituzte eta gazte horiek, gero, jabetzako etxebizitzak lortzen dituzte. 

Azkenik, VINSAk gazteek errentan hartzeko ia 1.000 etxebizitza sustatuko ditu, jabetzako etxebizitzen ordezko gisa.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa