(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Nafarroako Landa Garapen Iraunkorrerako Plana aurkeztu du asteartea, 2009.eko azaroak 3

Pirinioetan, Mendi Atlantikoetan, Lizarrako Mendietan eta Nafarroa Eki-erdialdean 46,4 milioi inbertituko dituzte, Nafarroako eta Estatuko Gobernuek erdi bana


Gaur goizean, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, eta Landa Garapeneko zuzendari gerenteak, Jesus Maria Echeverria Azconak, 2010-2014 aldirako Landa Garapen Iraunkorreko Programa (LGIP) Nafarroan nola aplikatuko duten azaldu dute. Estatuko Gobernuaren programa horrek landa eremuak garatzea du helburu. Foru Erkidegoan, dagoeneko, landa garapeneko hainbat neurri aplikatzen dira Administrazioko arlo guztietan, zeharka, eta aipatu programa neurri horiei gehituko zaie.

LGIPren helburu orokorra da Nafarroako biztanleen berdintasuna bermatzea, edonon bizi direla ere: hirian edo landa eremuan. Beraz, programa bi eremu horietan arlo ekonomiko eta soziala doitzeko prozesurako beste tresna bat da. Asmoa da, bereziki landa eremuetako biztanleek, batik bat oso atzean dauden eremuetakoek, desabantailarik ez izatea. Programa 2010eko udaberrian onartuko dute.

Kontseilariak azaldu du Estatuak Nafarroako LGIPren zenbatekoaren %1,8 jarriko duela Nafarroan, 2010-2014 aldi osorako, hau da, 23,2 milioi euro. Zenbateko horri Foru Erkidegoak jarriko duena gehitu behar zaio; beraz, LGIPn 46,4 milioi euro inbertituko dituzte, guztira, bi gobernuek. 

Sanzberro kontseilariak adierazi duenaren arabera, zenbateko hori lehentasuna duten lau eremuetan banatuko da: Pirinioetan (%35,70), Mendi Atlantikoetan (%21,54), Lizarrako Mendietan (%25,12) eta Nafarroa Erdi-ekialdeko Mendietan (%17,64). Lau jarduera eremu horiek aukeratzeko Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Ministerioak jarritako irizpideak hartu dituzte kontuan (biztanleria, ekonomia, lurraldea, e.a.). Nafarroako Estatistika Institutuko datuen arabera, lehentasuna duten lau eremu horietako dentsitate demografikoa txikia da: lurraldearen %40,15 hartzen dute, baina Foru Erkidegoko biztanleen %6 bakarrik dago han. Alde horretatik, Natura 2000 Sarearen ia erdia biziberritzeko landa eremuetan dago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
PDRS en Navarra.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa