(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa medikamentu gehien birziklatzen duen erkidegoa da, hilean 8,15 kilo mila biztanleko 2009. urtean asteartea, 2009.eko azaroak 3

Espainiako aurtengo lehen seihilekoan batez bestekoa 6,07 da, medikamentuak birziklatzeko SIGRE programaren datuen arabera


Osasun-zentroak.

Nafarroa da medikamentu gehien birziklatzen duen erkidegoa.

Osasun-kontseilariak, María Kutz Peironcely, SIGRE Medikamentuak eta Ingurumena erakundeko zuzendari nagusiarekin, Juan Carlos Navarro, eta Nafarroako Farmazialari Elkarte Ofizialeko presidentearekin, Pilar García Ruíz, gaur goizeko prentsaurrekoan irabazi asmorik gabeko erakunde hau Espainian burutzen ari den medikamentuak birziklatzeko kanpainak Nafarroan izandako emaitzak aurkeztu ditu.

SIGRE (Ontziak Kudeatzeko eta Biltzeko Sistema Integratua) farmazia-industriaren ekimenaz sortutako erakundea da, farmazia-hornitzaile eta farmazien lankidetzarekin, eta helburua etzeko jatorria duten kontsumitu gabeko eta mugaeguneratutako medikamentuen ontzi eta hondakinez arduratzea da, ingurumen tratamendu egokia emateko.

Ekimen ekologikoa da, “Natura beti izan den bezala” izenpenan aurkezten dena, eta helburua da etxeko hondakin horiek bestelako etxeko hondakinekin ez nahastea eta zarama edo hustubideetan amai ez dezaten; era berean, osasunerako kontrolik gabeko automedikazioak dituen arriskuak ekiditea. Horretarako, erakundeak SIGRE Gune bat jarri du herritar guztien eskura, Espainiako farmazia guztietan dena.

SIGREk emandako datuen arabera, Foru-Erkidegoa Espainian medikamentuen birziklapenean kontzientzia handiena erakusten duena da, hilean 8,15 kiloko bilketa-ratioarekin 1.000 biztanleko 2009. urteko lehen seihilekoan (epe berean, nazio mailako batez bestekoa 6,07 kilokoa da). Gaur emandako datuek Nafarroan izandako eboluzio argia erakusten dute, hau da, hilean 3,62 medikamentu-kilo 1.000 biztanleko 2004. urtean, gaur egungoekin konparatzen baditugu. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Datos Sigre presentación ppt.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa