(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak amaiera eman dio Luzaiden “Nafarroa biei buruzko Mintegia”-ren bosgarren edizioari asteartea, 2009.eko azaroak 3

Santiagorako Bidea jardunaldietako hizlarien gai nagusia izan da, eta horietan izan da Juan Ramón Corpas kontseilaria


Sanz presidenteak Luzaiden amaiera eman dio “Nafarroa biei buruzko mintegia”-ren bosgarren edizioari.

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, amaiera eman dio “Nafarroa biei buruzko mintegia”-ren bosgarren edizioari, gaur goizean Luzaideko Udaletxean izan denari. Mintegiko jardunaldietan Kultura eta Turismo kontseilaria izan da, Juan Ramón Corpas Mauleón. 

Sanz presidenteak gogorarazi duenez, foro hori interes handikoa da Nafarroa Behea eta Garairako, “herritar eta horien erakunde guztientzat, ezaguerak eta esperientziak partekatzeko, eta proiektu komunetan batera eta elkarrekiko parte hartzeko”.

Ondoren, mintegiko jardunaldien gune izan den gaia aipatu du, Santiagorako Bidea, eta berak definitu duen bezala, “Nafarroa biok partekatzen dugun nortasun-seinale garrantzitsu, garbi eta zirraragarriena, eta nire ustean, elementu garrantzitsu horretaz baliatu behar dugu gure elkarrekiko lankidetza eta harremana sustatzeko”.

Gobernuko Presidenteak azalarazi duenez, Santiagorako Bideak, Nafarroatik iragatean, pasa den udan inoiz baino erromes gehiago hartu zituen: “Ekaina eta iraila bitartean soilik, Orreagako Erret-Kolegiatatik 33.387 erromes pasatu dira, bitartean, iazko epe berean 28.955 izan ziren”. Horrez gain, Iruñeako done jakue-aterpetxeko (Jesús y María) instalazioak ere gehiago erabili direla adierazi du, %65 gehiago.

Miguel Sanzek gehitu duenez, azken urteetan, eta erromes gehiago direla eta, Nafarroak bere azpiegiturak zabaldu egin ditu: “gaur egun 49 aterpetxe, 44 Bide frantseseko bi ibilbideetan eta bost Baztango Bidean). Zehazki, 2008. urtean Valcarlos-Luzaide, San Miguel, Lizarra eta Baztango Berroetako aterpetxeak inauguratu ziren. Gainera, Nafarroako Gobernua Roncesvalles-Orreagako gazte-aterpetxea eraberritzen ari da, 192 ohe eskainiko dituena, eta 2011.urtean irekitzea espero dena.

Azkenik, Presidenteak gogorarazi duenez, Nafarroako Gobernuak “proiektuak sustatzen jarraitzen du, 30 milioi eurotik gora done jakueko guneetan, Orreagako Kolegiatan, katedralean, Iruñeako Gotorlekuan, Zangotzako Santa María eta Lizarrako San Pedro de la Rúa elizak, edo Lizarrako Karlismoaren Museoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa