(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak Larraga-Los Arcos arteko gasbidea bisitatu du, 10.000 pertsona hornituko dituena ostirala, 2009.eko azaroak 6

Azpiegitura horretan 17,5 milioi euro baino gehiago inbertituko dira, eta horietatik Nafarroako Gobernuak 1.100.000 euro emango ditu


Larraga-Los Arcos gasbidea

Larraga-Los Arcos gasbidearen obretako bisitaren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, José María Roig Aldasoro; Alloko alkateak, Fernando Sainz, eta Gas Naturaleko Iparraldeko Arduradunak, Jesús López de Andrés, gaur Allon Larraga-Los Arcos gasbidearen obrak bisitatu dituzte. Instalazio hori zerbitzuan izango da 2010. urtearen erdialdean eta zonaldeko 10.000 biztanle baino gehiago onuradun suertatuko dira.

Gasbideak zeharkatutako udalerrietako alkate eta ordezkariekin batera, ekitaldi horretan zian dira José Antonio Ayesa, Azpiegiturak, Instalazioak eta Industria-Segurtasun zuzendaria, eta Gas Navarrako zuzendari nagusia den Ángel Boíllos.
Instalazio horrek, pasa den ekainean Nafarroako Gobernuak, Gas Naturalek eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak sinatutakoa, eta 17,5 milioi euroko inbertsioa duena, horietatik 1,1 milioi Nafarroako Gobernuak emandakoak, gas naturala Allo, Arroniz, Sesma, Lerín, Los Arcos, Larraga, Berbintzana eta Miranda de Arga udalerrietara eramatea ahalbideratuko du. Nafarroa, agur egun, zerbitzua duen populazioaren %86ko estaldurarekin, Espainiako erkidego gasifikatuena da.

Larraga-Los Arcos gasbidea

Larraga-Los Arcos gasbidearen bisitariak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lehentasuna eskaintzen dio Erdigune eta Lizarra Lurrean gasa garatzeari; izan ere, industria-zoruaren garapena aurreikusita du Allo, Lerín, Sesma eta bereziki Los Arcosen.

Ia 70 kilometroko sarearekin, gasbideak Nafarroako alderdi horretara energia helaraztea ahalbideratuko du; izan ere, hurrengo urteetan industria eta zerbitzu berriak ezarriko dira. Obrak, egun exekuzioan, 2010. urtearen erdialdean amaitu eta zerbitzuan hasiko dira.

Gaur egun, Gas Navarrak 1.400 kilometro baino gehiagoko horniketa-sarea du eta 152 milioi euro inbertitu ditu Foru-Erkidegoan. Nafarroako Gas Naturalaren hornitzaileak 166.000 etxebizitzatan banatzen du energia hori, ehun bat udalerritan. 

Autovía del Camino A-12aren (Iruñea-Logroño) garapena dela eta, ezinbestekoa da gas-azpiegitura izatea zonalde horretan industria, etxeko zein merkataritza izaerako ezarpena sustatzeko.
Gasbide hori Industria, Turismo, Merkataritza Ministerioaren Idazkaritza Naguzi Teknikoaren Energia-Plangintzan eta Navarra Horizonte 2010 Energia-Plangintzan bilduta daude.
Dokumentazioa:
Gasoducto Larraga-Los Arcos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa