(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak aparteko neurriak iragarri ditu mahats-ardogintza sektorerako, 2 milioi euroan ostirala, 2009.eko azaroak 6

Halaber, 2010eko maiatzean Iruñean Ardo Ekologikoen Lehen Nazioarteko Feria (FIVE) izango dela iragarri du


Ostirala, 2009ko azaroaren 6a. Landa Garapena eta Ingurumena kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria andreak, gaur jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuak 2010. urtean laguntza-neurri berriak abian jarriko ditu ardoaren azpi-sektoreari laguntzeko, 2 milioi euroko zenbatekoan. Sanzberro kontseilariak informazio hori “Ciudad de Estella-Lizarra Hiria” Nekazaritza Ekologiko mahatsekin egindako V. Ardo Lehiaketa Nazionalaren aurkezpenean jakinarazi du.

Partida berri horiek, jada 2010.urterako Aurrekontu-Legean bildutakoak, azpi-sektore horri laguntzeko ohiko laguntza neurrietan biltzen dira, eta ondokoetan dautza: nekazal-ingurumen neurriak ezartzea kalitateko antzinako mahastietan, milioi bat euroan; eta jarduera desberdinak Ardoaren Plan Estrategikoan, beste milioi bat euroan.

Plan Estrategikoaren abian jartze bateratua

Ardoaren Plan Estrategikoa, bere idazketa osoa Landa Garapena eta Ingurumena Sailak finantzatutakoa, 226.000 euroan, prest izango da azaroan. Ikerkuntzaren eta sustapenaren zama handiagoaren garrantzian intzidituko du. 2010. urterako Aurrekontu-Legeak milioi bat euroko ekarpena biltzen du jarduera horietarako, Nafarroako Nekazal-Elikadura Kalitatearen Institutuaren (ICAN) eta Nafarroako Mahasgintza eta Enologia Estazioaren (EVENA) bidez kudeatuko dira.

Ardoaren Plan Estrategikoa Ardoaren Foroaren ekimenez sortu zen, eta Nafarroako Gobernua izan zen sortze horren buru, azpi-sektore hori jasaten ari den krisiari irtenbideak bilatzeko. Foro horretan antzemandako eskarietako bat bodega eta nekazarien arteko horniketako kontratu normalizatuak formalizatzea da. Sanzberrok adierazi duenez, jada sektoreari laguntzeko neurriez gain, Landa Garapena eta Ingurumena Saila bodegetan inbertitzeko diru-laguntzak aldatzea aztertzen ari da, kontratu egonkor horien formalizazioan inplikatu daitezen.

Zentzu horretan, Sanzberrok azpimarratu du Nafarroako Gobernua ez dela sektorea krisitik ateratzeko ahaleginak egin behar dituen bakarra. Kontseilariaren arabera, “sektoreak berak ere konpromisoak eta lanak hartu beharko ditu bere gain. Zalantzarik gabe, sektorearen etorkizuna euren esku dago, eta zein bide jarraitu erabaki behar du, Plan Estrategikoaren laguntzarekin”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa