(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2010 Eskaera-epea zabalik dago 2010 Literatura-Ibilbideak Programan parte hartzeko asteartea, 2009.eko azaroak 17

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, liburu, pertsonaia edo autore esanguratsuekin zerikusia duten lekuak ezagut ditzaten


Nafarroako Gobernuak epea zabaldu du ikastetxeek eskaerak aurkez ditzaten hurrengo urtean 2010 Literatura-Ibilbideak Programan parte hartzeko.

Ekimen hori, Hezkuntza Ministerioak sustatutakoa autonomia erkidegoen laguntzarekin, 2003. urtean sortu zen. Bere helburua 14 eta 16 urte bitarteko ikasleek (DBHko 3. eta 4. maila) ikasgelan jasotako prestakuntza osatzea eta “in situ” liburu, pertsonaia edo autore esanguratsuekin zerikusia duten lekuak ezagutzea da. Horrekin, asmoa gazteen artean irakurtzeko ohitura sustatzea da; halaber, etengabeko ikaskuntza-jarrera eta kultura, natura eta gizarte mailako aberastasunarekiko errespetua sustatzea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (BON), 141 zbkia, azaroaren 16koan, argitaratutako deialdian jasotakoaren arabera, edizio honetan 96 ikaslek har dezakete parte, 20 eta 24 ikasle bitarteko lau taldetan banatuta.

Ibilbideak 2010eko otsailaren 15etik eta ekainaren 15 arte garatuko dira. Zehazki, bi ibilbide eskaintzen dira Andaluzian zehar, Juan Ramón Jiménezen bizitza eta obra ezagutzeko eta beste bi Gaztela eta Leon zehar, bata Zamorako erromantze eta kondairei buruzkoa, eta bestea Antonio Machado eta Soriari buruzkoa.

Ikastetxeak izango dira desplazamenduen antolaketaz eta kudeaketaz zuzenean arduratuko direnak. Hala ere, Hezkuntza Ministerioak diru-laguntzak eskaintzen ditu garraioak eta jardueren prestaketak eragindako gastuak ordaintzeko. Horiek 1.721 eta 6.427 euro artekoak izango dira, ikastetxearen eta ibilbidearen artean dagoen distantziaren arabera.

Interesatutako ikastetxeek euren eskaerak hurrengo abenduaren 7 baino lehen aurkeztu beharko dituzte Hezkuntza Sailaren Erregistro Orokorrean, 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, aurreikusitako bestelako lekuren batean edo bitarteko elektronikoen bidez. Eskaera horiek, Hezkuntza Saileko Hezkuntza Prestakuntza eta Berrikuntza Zerbitzura zuzendu beharko dira.

Eskaeraz gain, ikastetxeek partaidetza-proiektua eta eskolako kontseiluaren edo ikastetxearen zuzendaritzaren onarpena aurkeztu beharko dute. Bertan, jarduera hori urteko programazio orokorrean bilduta dagoela egiaztatu beharko da.

Aurkeztutako proiektuak aukeratzeko euren kalitatea, eduki pedagogikoa eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan; halaber, ikastetxearen ezaugarri sozioekonomikoak, lehentasuna emanda landa-gunean eta auzo pobre edo industria-ingurunean direnei. Era berean, ikastetxeak aurretiaz programan parte hartu ez izana positiboki baloratuko da

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa