(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusira joan da, Santa Zezilia eguna ospatzera ostirala, 2009.eko azaroak 20

Pascual Aldave zuzendari ohiari urrezko domina eman diote; Kontserbatorioak eman duen lehen domina da


Sanz presidenteak Miguel A. Otaegui irakaslea agurtu du Santa Zezilia eguna ospatzeko ekitaldian, Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusira joan da gaur goizean, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren eguna ospatzeko ekitaldira; izan ere, azaroaren 22a, igandea da Santa Zezilia eguna. Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, eta Kontserbatorioko zuzendaria, Carmen Arbizu Lopez.

Sanz presidenteak esan du Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusia foru erkidegoko musika hezkuntzan "bandera ontzia" izan dela 50 urte baino gehiagoan, eta bandera ontzi izaten jarraituko duela. Izan ere, 17.000 metro koadro gehiago eraikiko dituzte, Iruñako Mendebaldea auzoan, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala eta Kontserbatorio Nagusia jartzeko; kontserbatorio horiek 2011n jarriko dituzte martxan. 

Gogoratuko duzuenez, hil honen hasieran jarri zuten Musikaren Hiriko lehen harria. Musikaren Hiriaren helburu nagusia da, presidentearen hitzetan, “musika hezkuntzaren kalitatea handitzea eta erkidegoa musika eta kultura arloan nabarmentzea bai estatuan, bai nazioartean”. Nafarroan 47 udal musika eskola daude, pribatu batzuez gain, eta, guztira, 10.000 ikasle baino gehiago. Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean 529 ikasle eta 81 irakasle daude; eta Kontserbatorio Nagusian 316 ikasle eta 87 irakasle. Kontserbatorio Nagusian 49 espezialitate ematen dituzte, besteak beste: orkestra sinfonikoko instrumentu guztiak, antzinako musika, musika tradizionala, herri musika, jazza, kantua, konposizioa eta musikologia.

Sanz presidenteak urrezko domina eman dio Pascual Aldave zuzendari ohiari ( irudia handitu )

Pascual Aldaveri urrezko domina eman diote

Ekitaldian, Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiak urrezko domina eman dio Kontserbatorioko zuzendari ohi eta musikagile Pascual Aldaveri; Kontserbatorioak eman duen lehen domina da. 

Pascual Aldave Lesakan jaio zen 1924an eta 51ko belaunaldikoa da. Aldaveren konposizioak, bere garaian, Parisen, Madrilen, Londresen, Buenos Airesen, Donostian eta Iruñan estreinatu zituzten, Isabel Penagos, Maria Bayo, Iñaki Fresan eta Almudena Ortegak kantatuta, besteak beste. 

Pascual Aldaveren musikak kultura musikal tradizionala du abiapuntu eta XX. mendeko hainbat musika mugimenduren eragina dauka. Gehiago landu zuen ahozko musika, instrumentala baino. Obra nabarmenenak abesti zikloak dira, baina baita musika sinfoniko korala ere, “Kristo iberiarra” eta “Akelarre”, adibidez. 

Aldave, gainera, Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorioko zuzendari eta irakasle izan zen 1973tik 1984ra, Kontserbatorioa sortu zuen Fernando Remacharen ordezko gisa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa