(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Anaitasuna kiroldegia berotu egin zen Nafarroaren Eguneko Gazteen Jaialdian osteguna, 2009.eko abenduak 3

Nafarroako Gobernuak antolatutako Jaialdian Carlos Baute, Fondo Flamenco, Sergio Alcover eta El Mono Pintor izan genituen entzungai


Gazteen Jaialdira bertaratutako jendea

Anaitasuna kiroldegia berotu egin zen Nafarroaren Eguneko Gazteen Jaialdian. ( irudia handitu )

Bart gauean milaka gazte bertaratu ziren Gazteen Jaialdira, Iruñako Anaitasuna kiroldegira, besteak beste Carlos Baute, Fondo Flamenco, Sergio Alcover eta El Mono Pintor ikustera. Jaialdia Nafarroaren Eguna dela-eta antolatu zuen Foru Gobernuak, Nafarroako Kutxarekin batera, eta atzokoa zazpigarren edizioa zen.

Aurten Artista Gazteen Topaketetan irabazle izan den Iruñako El Mono Pintor taldeak eman zion hasiera jaialdiari, 20.30ean. Ordu erdiz aritu ziren Andrea abeslaria eta hamar musikari giroa berotzen, funky, jazz, rock eta soul musikarekin.

Gero, 21.15ean, Sergio Alcover eta bere taldea igo ziren eszenatokira. Sergio Alcover “Fama, ¡a bailar!” telebista programako street dance irakaslea da, eta “Fama” musikaleko abeslari nagusi ere izan da 600 emankizun baino gehiagotan. Atzo, bost musikari eta sei dantzarirekin, musika eta dantza ikuskizun bat egin zuen eta bertaratuei gorputza mugiarazi zien.


Carlos Baute abesten

Gazteen jaialdian izan ziren Carlos Baute, Fondo Flamenco, Sergio Alcover eta El Mono Pintor. ( irudia handitu )

Ondoren, 22.45ean, Sevillako Fondo Flamenco taldeak hartu zuen erreleboa. Astola, Antonio eta Rafaelek atsegin eman zieten gazteei, “Las cartas sobre la mesa” diskoko abestiekin (bigarren diskoa dute hori). Lehen kontzertua zuten foru erkidegoan eta haien musikarekin gazteak pozez zoratzen egon ziren.

Azkena Venezuelako Carlos Bautek abestu zuen, baita gazteak hunkitu ere. Azken diskoa aurkeztu zuen: “De mi puño y letra". Disko horretakoa da "Colgando en tus manos" abesti arrakastatsua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa