(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Nafarroaren Eguneko bere hitzaldi instituzionala krisian eta langabezian oinarritu du osteguna, 2009.eko abenduak 3

Zailtasun ekonomikoen aurrean, itxaropen-mezua luzatu die herritarrei


Sanz presidentearen hitzaldia.

Sanz presidenteak Nafarroako Eguneko bere hitzaldi instituzionala krisian eta langabezian oinarritu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, Nafarroako Eguneko bere hitzaldi instituzionala krisi ekonomikoan eta langabezian oinarritu du. Jasaten ari garen zailtasun ekonomikoen nazioarteko testuinguruaren aurrean, Sanzek itxaropen-mezua luzatu die herritarrei. Baieztatu duenez, “Geure buruarengan konfiantza izan behar dugu, Nafarroa eta Espainia egoera horretatik irten baitaitezke eta ziur baldintza onenetan irtengo garela”.

Zentzu horretan, adierazi duenez, “krisiaren ostean sortuko den egoera ekonomiko eta sozialari aurre egiteko prestatzen ari gara, ikerkuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoa, kalitatea, gizarte kohesioa, gizarte erantzukizuna eta ingurumen iraunkorraren koordenadetan aurrera egiten ari baikara, horiek izango baitira hurrengo hamarkadetako kokapen egokia ezarriko dutenak”.

Era berean, Miguel Sanzek adierazi duenez, “gure indar guztiekin arazo horiek ahalik eta lasterren konpondu behar ditugu; lanpostu berriak sortu eta enpresak laguntzeko konpromisoa daukagu, horiek baitira neurri handi baten benetan enplegua sortzen dutenak; hala ere, gizarte mailako neurriak ere hartzen ari gara behar handiena duten familientzat ”.

Era horretan, gogorarazi duenez, “Espainiako herrialdeei dagokienez, Nafarroa lehen postuetan da krisiari aurre egiten. Lasterrago hasi ginen lanean, emaitza onak izan dituzten neurriak hartu ditugu eta, gainera, hori guztia akordioz eta adostasunez egin dugu”. Amaitzeko, adierazi duen bezala, “Bihotz-bihotzez, Nafarroak duen joera positiboa ahalik eta lasterren bestelako lurraldeetara eta Espainia osora hedatzeko nahia dut, eta hemendik aurrera, hilerik hilera, hiruhilekotik hiruhilekora, aurrerapen hori egonkortu dadila, Nafarroaren eta Espainiaren bultzada hori, herritarrek merezi duten akordio arduratsuaren ondorio bezala ”.
Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa