(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Xabierko San Frantziskoren omenez egindako elizkizunean izan da osteguna, 2009.eko abenduak 3

Arratsaldeko lehen orduan, aldi bereko 73 kontzertu izan dira Nafarroaren Eguna ospatzeko


Nafarroako Gobernua Xabierko elizkizunean izan da.

Nafarroako Gobernua Xabierko San Frantziskoren omenez egindako elizkizunean izan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, bertako presidentea den Miguel Sanz Sesma jauna buru dela, gaur goizean Foru-Erkidegoko patroia den Xabierko San Frantziskoren omenez egindako elizkizunean izan da. Eukaristia, 9:45ean hasi da Xabierko basilikan, eta Iruñeko artzapezpikua eta Tuterako apezpikua den Francisco Pérez González izan da elizkizuna egin duena.

Nafarroako Gobernuko kideak eta foru Parlamentuko presidenteak basilikan sartu dira Arma-Erregearen eta mazeroen atzetik. Barruan Foru-Erkidegoko agintari nagusiak zituzten zain. Sarreran zein irteeran, Nafarroako Himnoa interpretatu da, “Erresuman sartzeko martxa ” izenaz ezagutzen dena.

Aldi bereko 73 kontzertu


Bestalde, 2009 Nafarroaren Egunerako programatutako jardueren artean, aldi bereko 73 kontzertu izan dira Foru-Erkidegoko beste hainbeste udalerritan. Orotara, 3.000 artista inguru, 45 koro-talde eta 28 musika-banda izan dira ikuskizun bateratu horretan parte hartu dutenak.

Valle de Elorz koroaren kontzertua Noaingo kultura-zentroan.

Aldi bereko 73 kontzertu izan dira Nafarroaren eguna ospatzeko. ( irudia handitu )

Ekitaldiak, doakoak guztiak, 13:00etan hasi dira, eta bitxikeria bezala, guztiak Nafarroako Himnoarekin hasi dira. Ondoren, talde bakoitzak bere errepertorioa eskaini du.

Beste lurralde eta herrialde batzuetako folklorea

Halaber, Foru-Erkidegoko etxe erregionalek eta beste herrialde batzuetako elkarteek ere parte hartu dute 2009 Nafarroaren Eguneko jardunaldi nagusian.

Beste herrialde batzuetako elkarteen Jaialdi Folklorikoa 12:00etan izan da Iruñeko Gayarre antzokian. Bertan, musika eta dantzekin, ondoko herrialdeetako elkarteek hartu dute parte: Argentina, Bulgaria, Kamerun, Kolonbia, Ghana, Nikaragua, Nigeria, Peru, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Errusia. Sarrera doakoa da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa