(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Ugarteko Arte Garaikideko Zentroaren kudeaketa hartu du bere gain astelehena, 2009.eko abenduak 14

Foru-Administrazioak zentroaren kudeaketa bere gain hartu du, eta horretarako, 450.000 milioi euro inbertituko ditu 2009an, 500.000 euro 2010ean eta 600.000 euro 2011n


Transcripción textual del video

El Gobierno de Navarra, en su sesión de hoy, ha aprobado un  convenio para asumir la gestión del Centro de Arte Contemporáneo de Huarte. La Fundación CACH será financiada por el Gobierno de Navarra, incorporando para ello en los presupuestos de 2009 una partida de 450.000 euros. En 2010 se prevé destinar un total de 500.000 euros y en 2011, 600.000. En 2005, el Ayuntamiento de Huarte, la Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Aracea S.A y la Fundación Huarte-Buldain constituyeron la Fundación Centro de Arte Contemporáneo de Huarte, con el objeto de impulsar el arte contemporáneo en sus diversas manifestaciones. Por su parte, el Gobierno de Navarra asumió el protectorado de la citada fundación.
centro arte contemporaneo huarte

Ugarteko Arte Garaikideko Zentroa

Nafarroako Gobernuak, gaurko sesioan, Kultura eta Turismo Sailaren -Príncipe de Viana, Ugarteko Udalaren, Centro de Arte Contemporáneo de Huarte (CACH) Fundazioaren eta Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Aracea, S.A-ren arteko lankidetza-hitzarmena onartu du. CACH Fundazioa Nafarroako Gobernuak finantzatuko du, eta horretarako, 2009ko aurrekontuetan 450.000 euroko partida bilduko du. 2010. urtean 500.000 euro eta 2011n 600.000 euro ematea aurreikusita dago.


Gogoratu beharra dago 2005ean, Ugarteko Udalak, Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Aracea S.A-k eta Huarte-Buldain Fundazioak Fundación Centro de Arte Contemporáneo de Huarte osatu zutela, arte garaikidea sustatzeko asmoz. Bestalde, Nafarroako Gobernuak fundazio horren babesletza hartu zuen bere gain.


2007ko azaroan, aipatutako zentroa inauguratu ondoren, Ugarteko Udalak ekonomikoki ezin zuela mantendu adierazi zuen eta Nafarroako Gobernuari ardura hartzea eskatu zion, eta azken horrek baiezkoa luzatu zion. Horrela, negoziazioa hasi zen, eta lehen urratsa aurtengo otsailean sinatutako asmo-protokoloa izan zen, gaur hartutako Gobernuaren akordioarekin zehaztu dena.

Nafarroako Gobernuaren helburua, arte garaikidearen zentroa “ekoizpen, eztabaida eta hedapen foro garrantzitsua” bihurtzea da, era horretako jardueretarako, eta horretarako, Foru-Administrazioak “ez du bestelako espazio egokirik”. Izan ere, Kultura eta Turismo Saileko Kultura Ekintza Zerbitzuak Sailaren beka izan duten artista guztien erakusketak egin ditu 2008 eta 2009an; halaber, dantza programaren alderdi bat, eta Museo Zerbitzuak orain barrualdean Arte Garaikidearen Sustapen-Planaren erakusketa instalatzen ari da.

CACH Fundazioaren gobernu-organo nagusia patronatua- Ugarteko Udalak izendatutako patronoak eta Kultura eta Turismo Sailak izendatutako zortzik osatuko dute.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa