(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

5,3 milioi euroko gastua onartu da mendeko pertsonentzako 223 plaza hitzartzeko. astelehena, 2009.eko abenduak 14

Plaza horiek CONCERDEP testuinguruan hitzartutako 704 plazei gehitzen zaizkie


Nafarroako Gobernuak 5.294.402,39 euroko gastua onartu du 2010. urteko abendura arte mendeko pertsonentzako 223 egoitza-plaza hitzartzeko, CONCERDEP Programaren testuinguruko 12 egoitza-zentrotan.

Plazak hitzartzen direneko zentroak ondokoak dira: San Miguel Adinekoentzako Egoitza (Funes), 14 plaza; San Jerónimo Zahar-etxea (Lizarra), 14 plaza; Santa Maria Adinekoentzako Egoitza (Los Arcos), 7 plaza; San José Etxe-Egoitza (Korella), 28 plaza; Francisco Joaquín Iriarte Adinekoentzako Egoitza, Elizondo, 30 plaza; San Sebastian Adinekoentzako Egoitza (Andosilla), 13 plaza; Nuestra Señora de Gracia Adinekoentzako Egoitza (Tutera), 35 plaza; Lodosako Adinekoentzako Egoitza, 30 plaza; Zarrakazteluko Udal Adinekoentzako Egoitza, 12 plaza; José Ramón Zalduendo Adinekoentzako Egoitza (Kaparroso), 5 plaza; Berako San José Zahar-etxe Ospitalea Fundazioa, 14 plaza, eta San José Adinekoentzako Egoitza, Balterra, 21 plaza.

223 plaza horiek mendeko nagusientzako 704 egoitza-plazei gehituko zaizkie, CONCERDEP testuinguruan, jada hitzartutakoa, eta horietatik 418 plaza berriak dira, eta horrek egoitza-plaza publikoetan jada %38ko hazkundea egin izana erakusten du.

Beraz, gaur baimendutako plazekin, eta CONCERDEP testuinguruan, jada 30 egoitza-zentrotan mendekotasun handiko pertsonentzako 927 egoitza-plaza hitzartzea baimendu da, horietatik %0 plaza publiko berriak, hau da, plaza pribatua okupatzen zuten pertsonak, plaza publikoa izango dute, horrek dakartzan abantaila guztiekin.


927 plaza horiek hitzartzeko 2010eko abendura arte 26 milioi eurotik gora emango dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa