(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Francisco de Javier saria sortu du eta Pablo Hermoso de Mendoza burtzikariari emango dio astelehena, 2009.eko abenduak 14

Sanz presidenteak bihar emango dio saria, Madrilgo Las Ventas zezen-plazan egingo duten omenaldian


Transcripción textual del video

El Gobierno de Navarra ha instituido el Premio Francisco de Javier para distinguir a aquellas personas, entidades e instituciones que proyecten en el exterior una imagen de Navarra como comunidad de progreso y bienestar que contribuye también “al perfeccionamiento de la sociedad española e internacional”. En su primera edición y a propuesta del consejero de Relaciones Institucionales y Portavoz del Gobierno, Alberto Catalán Higueras, el premio ha significado la labor del rejoneador Pablo Hermoso de Mendoza Cantón, quien, según el decreto foral de concesión, proyecta “sin duda una impecable imagen de Navarra en el exterior”. Hermoso de Mendoza recibirá el galardón el martes, 15 de diciembre, a las 20 horas, en un acto homenaje que recibirá en la Plaza de las Ventas de Madrid (sala Antonio Bienvenida). La entrega estará presidida por el Presidente Miguel Sanz.
Pablo Hermoso de Mendoza

Pablo Hermoso de Mendoza burtzikaria.

Nafarroako Gobernuak Francisco de Javier saria sortu du, Nafarroan aurrerapena eta ongizatea sustatzen direla eta “Espainiako eta nazioarteko gizartea hobetzeko” lan egiten dela aditzera ematen duten pertsona eta erakundeen lana aintzatesteko.

Aurreneko edizioan, Erakundeekiko Harremanetako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek proposatuta, saria Pablo Hermoso de Mendoza Canton burtzikariari ematea erabaki dute. Erabakiari dagokion foru dekretuaren arabera, Pablo Hermoso de Mendozak “Nafarroaren irudi bikaina zabaltzen du kanpoan”.

Saria bihar, hilaren 15ean, emango diote, iluntzeko 20.00etan, Madrilgo Las Ventas zezen-plazan (Antonio Bienvenida aretoan) egingo dioten omenaldian. Saria emateko ekitaldiko burua Miguel Sanz presidentea izango da.

Kanpoan Nafarroaren irudi positiboa hedatzen duten pertsonen lana aintzatesteko sari berezi horrekin, Nafarroako Gobernuak Francisco de Javier (1506-1552) ohoratu nahi du. Sariari dagokion foru dekretuaren arabera, Francisco de Javier “nafar unibertsalena da, unibertsitateko irakaslea, apaiza eta misiolaria, giza kezka eta kezka espiritualaren eredu nabarmena, pertsona ausart eta eskuzabala; munduko kultura eta herriekin irekia zen eta beste zibilizazio batzuk ezagutzeko eta ulertzeko bideak egin zituen; horregatik, mundu osoko herrietan daukate gogoan eta miresten dute".

Gainera, foru dekretuaren arabera, Pablo Hermoso de Mendozak “gorputz eta ariman aritu da zezenketan eta haren jendearen alde lanean". Testuak honako hau dio: “Horregatik, zaldiz txuliatzeko modu bikainagatik eta zezenen munduan daukan ospeagatik, jaioterri duen Nafarroako erkidegoaren irudi ona zabaldu du. Gainera, Nafarroarekiko lotura estuari eutsi egin dio eta eskuzabal jokatu du gure erkidegoarekin”. Gainera, dokumentuaren arabera, nafarrek “harro egon behar dute gizon horrekin, zela gaineko zezenkari handienarekin”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa