(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izendatu dituzte 2012ko urteurrenetako ospakizunak prestatuko dituzten batzordeetako kideak asteartea, 2009.eko abenduak 15

Navas de Tolosan borroka egin zutela zortziehun urte eta Nafarroa Gaztelari atxiki zitzaiola bostehun urte izango dira


2012ko urteurrenetarako batzordeak

Navas de Tolosako borrokari buruzko tapiza, presidentearen Nafarroako Jauregiko bulegoan. ( irudia handitu )

Gaur, Nafarroako Parlamentuan, Kultura kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek 2012ko urteurrenetako ospakizunak antolatuko dituzten batzordeetako kideak nortzuk izango diren jakinarazi du. Izan ere, 2012an Navas de Tolosan borroka egin zutela (1212) zortziehun urte eta Nafarroa Gaztelari gehitu zitzaiola (1512) bostehun urte izango dira.

2012rako Antolaketa Batzordea urtarrilean sortu zuten. Batzordeko burua Miguel Sanz Sesma da, eta kideak honako hauek: Espainiako Gobernuaren aldetik, Angeles Gonzalez Sinde, Kultura ministroa; eta Foru Gobernuaren aldetik, Kultura eta Turismo Departamentuko (Vianako Printzea Erakundea) kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon; Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras; Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Uriz; Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Lola Eguren Apesteguia; Komunikazio zuzendari nagusia (Nafarroako Gobernuko Eledunaren Bulegoa), Joaquin Ortigosa Ocon; Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo; eta Ondare zuzendari nagusia, Jose Angel Zubiaur Carreño.

Horiez gain, hauek ere batzordeko kide dira: Iruñako alkatea, Yolanda Barcina Angulo; Donapaleuko alkatea, Jean Jacques Laustaudaudine, Nafarroa Behereko Udalen ordezkari gisa; Iruñako artzapezpikua, Francisco Perez Gonzalez; Juan Carrasco Perez (Erdi Aroko Historian katedraduna), Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari gisa; Jesus Maria Usunariz Garayoa, Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko irakaslea; eta Enrique Centeno Montenegro, Madrilgo UNEDeko Geografia eta Historia Fakultateko dekanoa.

Historia, kultura eta geografia arloko bost aditu ere badaude: Alfredo Floristan Imizcoz, historialaria eta Alcala de Henaresko Unibertsitateko irakaslea; Lucien Hurmic, Nafarroa Zaharraren Lagunen Elkarteko burua; Pierre Bidart, Pauko Unibertsitateko irakaslea; Roldan Jimeno Aranguren, historialaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea; eta Mercedes Galan Lorda, Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteko burua.

Batzordeko idazkaria Nafarroako Gobernuko presidentearen aholkularia da, Felix Carmona Salinas.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa