Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Jarduera areagotuz gero bakarrik hartu ahal izango dituzte langile gehiago, aldi baterako kontratuak medio
Nafarroako Gobernuak 2010era arte luzatu du foru erkidegoko administrazioko sozietate publikoek eta haien erakunde autonomoek langileak kontratatzeko irizpideei buruzko akordioa. Akordioaren arabera, 2010ean, hau da, 2009ko abenduaren 31tik aurrera, sozietateek ezingo dituzte langile gehiago hartu.
Salbuespen gisa, Ekonomia eta Ogasun departamentuak, Ondare Zuzendaritza Nagusia medio, sozietateen jarduera areagotzeak eragindako premiak betetzeko langile gehiago kontratatzeko baimena eman dezake; betiere, egiaztatu behar dute ez daukatela langile nahikoa premia horiei aurre egiteko.
Langile berrien eta ordezkoen kontratuek aldi baterakoak izan behar dute, salbu Ondare Zuzendaritza Nagusiak beste era bateko kontraturen bat egitea baimentzen badu, arrazoiak emanda. Irizpide hori ez zaie aplikatuko Corporacion Publica Empresarial de Navarra SLU erakundean ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legeko langileen arloko jarraibideak onartu ondoren sartzen diren sozietateei (Foru Lege hori aipatu erakundearen sorrerari buruzkoa da).
Gaur egun Corporacion Publica Empresarial de Navarra SLU eratuta dago eta foru erkidegoko administrazioaren akzioak eta partaidetzak integratzen ari dira. Prozesu hori amaitu bitartean, eta aurten langileak kontratatzeko irizpideak hartzea eragin zuen egoera ez denez aldatu, Nafarroako Gobernuak 2010ean sozietate publikoek langileak kontratatzeko irizpideak jarri ditu berriz ere.