(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009an Nafarroan giltzurruneko 35 transplante, 26 hepatiko eta 6 bihotz-transplante izan ziren astelehena, 2010.eko urtarrilak 4

Medikuek bizien arteko emateak sustatzeko beharra azpimarratzen dute


ospitaleko gela

2009. urtean Nafarroan 35 giltzurrun transplante, 26 hepatiko eta 6 bihotzeko izan ziren.

Nafarroan, 2009. urtean, giltzurruneko 35 transplante zian ziren (horietako 5 bizi arteko emateak), 26 hepatiko (6 bizi de emailea) eta 6 bihotzekoak; halaber, SCU (zilbor-hesteko odola) 826 emate. Horrela adierazi du gaur goizeko prentsaurrekoan Juan José Unzué Gaztelu doktoreak, Foru Erkidegoko transplanteen koordinatzaileak.

2008an, Foru Erkidegoan, zifrak ondokoak izan ziren, 26 giltzurrun transplante, 19 hepatiko eta 7 bihotzeko (hiru organo horiek aipatzen dira ohikoenak direlako). Halaber, 1.361 SCU emate izan ziren. 

Horrez gain, 2009an, Nafarroako ospitaleetan 30 heriotza entzefaliko detektatu ziren (burmuinaren jarduera erabat etetea edo atzeraezina baina gorputzak organoak emateko balio du) eta pertsona horietatik 20 giltzurrun emaile bihurtu ziren; izan ere, sei kontraindikazio mediko izan ziren, hiru familia ezezko eta ezezko judizial bat, azken hori ez oso ohikoa. Emate horietatik, 30 giltzurrun, 18 gibel, lau bihotz, pankrea bat, 18 hezur erauzte eta 44 begi erauzte (kornea) lortu ziren.

Gaur egun, Nafarroan 19 pertsona daude gibel baten zain, 78 giltzurrun baten zain (eta 306 pertsona hemodialisian) eta pertsona bat bihotz baten zain. Espainia osoan, 4.300 pertsona daude giltzurrun baten zain, 1.108 gibel baten zain eta 90 bihotz baten zain.


Ebakuntzak egiten direneko ospitaleei dagokienez, Foru Erkidegoan organo erauzketak Nafarroako Ospitalean egiten dira, behin pertsonaren burmuin heriotza egiaztatuta; halaber, ehunak (bereziki korneak, hezurrak eta bihotz-balbulak), Virgen del Camino ospitalean. Transplanteak Unibertsitate Klinikan egiten dira (gibela, bihotza eta giltzurruna) eta ehunenak, zentro guztietan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa