(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikasleei zuzendutako ipuin bat argitaratu dute genero-berdintasuna sustatzeko helburuarekin asteartea, 2010.eko urtarrilak 12

Lan hori, Joseba de Echarrik idatzitakoa, Ilundáin Kardinala ikastetxean aurkeztu dute Catalán eta García Malo kontseilariek


Ikasleen familia argazkia agintari eta liburuaren egileekin

Ikasleei zuzendutako ipuina argitaratu dute genero-berdintasuna sustatzeko helburuarekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto García Catalán jauna, eta Gizarte Gaiak, familia, Gazteria eta Kirolak kontseilaria, María Isabel García Malo andrea, gaur goizean Iruñeko Ilundáin Kardinala ikastetxe publikoan, “Las aventuras del Enanito Fermín en un planeta en apuros: Fermín, las niñas y los niños” ipuinaren aurkezpenean izan dira. Ipuin horren testuak Joseba de Echarrirenak dira eta ilustrazioak César Orozenak.

Gaur goizeko ekitaldian, testuen egileak, Joseba de Echarrik, Haur Hezkuntzako hirugarren mailako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleei ipuina kontatu die. Ekitaldian, Gizarte Gaiak eta Garapenerako Kooperaziorako eta Antolamendua, Kalitatea eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak ere izan dira, Marta Álvarez Alonso eta Teresa Álvarez Jiménez, hurrenez hurren.

Testu horren argitalpena 2008an abian jarritako ekimen baten testuinguruan kokatzen da, “Las aventuras del Enanito Fermín en un planeta en apuros: Fermín y el agua” izenburua duen liburuarekin. Argitalpen horien helburua Nafarroako haur eta lehen hezkuntzako ikasgeletara baloreen hezkuntza hedatzea da eta, bereziki, elkarrekiko errespetua, elkarbizitza eta genero berdintasuna, eta ingurunearekiko errespetua.

Gaur aurkeztutako ipuina berdintasunean oinarritzen da, bestelako kulturak ezagutzearen bidez, eta genero-berdintasunaren mezua transmititzeko helburua du; halaber, bestelako herrialdeekin lankidetzan eta kooperazioan aritzeko beharra transmititzea.

Ipuinaren 800 ale argitaratu dira gaztelaniaz eta 500 ale euskaraz. Horrez gain, margotzeko 11.000 ale banatu dira gaztelaniaz eta 5.000 euskaraz. Kostu osoa 19.067 eurokoa izan da.

Lana Nafarroako Gobernuak argitaratu du, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Sailaren bidez.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa