(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009an erretiratu edo hil diren Foru Administrazioko 429 langileei omenaldia egin diete Baluarten asteazkena, 2010.eko urtarrilak 27

Sanz presidentea izan da lehenengoz Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan egin den ekitaldiaren buru


Sanz presidentea 2009an erretiratu edo hil ziren Foru Administrazioko 429 langile omentzeko ekitaldiaren buru izan da. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea 2009an erretiratu edo aktiboan zeudela hil ziren Foru Komunitateko Administrazioko eta organismo autonomoetako 429 funtzionarioak omentzeko ekitaldiaren buru izan da.

Omenaldi-ekitaldia Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan egin da lehenengoz. Ekitaldi horretan, Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria eta Gregorio Eguílaz Gogorza Funtzio Publikoaren zuzendari orokorra egon dira.


Aurreko urteetan bezala, omenduek Foru Komunitateko armarria eta diploma jaso dituzte, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren aldetik lanean erakutsitako grina eta profesionaltasuna saritzeko.

Ildo horretatik, Sanz presidenteak Nafarroaren aurrerapena langile horien “ibilbide luzeari” zor zaiola azpimarratu du, horiei esker, Nafarroa 1970eko hamarkadan nekazaritzan aritzen zen lurraldea izatetik gaur egun esparru askotan “aitzindaria” bihurtu baita, hala nola berrikuntzan, garapen ekonomikoan eta ongizatean. Era berean, Sanzek adierazi du Administrazioaren ahaleginak krisi ekonomikoak eratorritako zailtasunak gainditzen lagunduko duela. Bestalde, erretirodunei etapa aktiboan egin ezin izan zituzten helburuak gauzatzeko adorea eman die, eta hildakoak gogoan izan ditu.


Omenaldia 2009an erretiratu edo hildako Foru Administrazioko langileei. ( irudia handitu )

429 langileetatik 190 gizonezkoak dira eta 239 emakumezkoak. 27 lan-ibilbide osoa amaitu gabe hil ziren, besteak beste Ignacio Bandrés Urriza, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari gerentea.

Administrazioko arloei erreparatuz, 178 Hezkuntza Departamentukoak ziren, 156 Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak, eta 91 Administrazio Orokorrekoak, eta horietatik 31 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentukoak; 17 Landa Garapen eta Ingurumen Departamentukoak; 12 Ekonomia eta Ogasun Departamentukoak; 12 Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentukoak; 7 Osasun Departamentukoak; 5 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentukoak; 3 Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentukoak; 2 Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentukoak; eta 2 Kultura eta Turismo Departamentukoak. Beste laurak Nafarroako Foru Komunitatean Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten zuten Justiziako langileak ziren, auzitegiko medikuen, kudeaketa prozesal eta administratiboaren, izapide prozesal administratiboaren eta laguntza judizialaren kidegoetakoak.

Bahitetxeen sistema

147 funtzionario Foru Diputazioaren Bahitetxeari dagozkio, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duena eta 1992aren aurretik sartu ziren langileei aplikatzeko modukoa. Besteek beste sistema batzuetan alta emanda dute (gehienak Gizarte Segurantzan eta irakasleak beste mutualitate batzuetan).

Foru Diputazioko Bahitetxeari dagozkion funtzionarioen artean 109 2003tik aplikatzen den sistema berrian sartuta daude. Horren arabera, 65 urte betetzean nahitaez erretiroa hartu behar dute, baina zerbitzuan 70 urte bete arte egon daitezke. Sistema honetan, 60 urte betetzean eta 35 urtez kotizatu bada borondatezko erretiroa hartu daiteke. Kolektibo honetan, 2009an erretiroa hartzeko batez besteko adina 61,2 urte izan zen. Gazteenak 50 urte zituen, ezgaitasunaren ondorioz hartu zuen erretiroa, eta zaharrenak 70 urte zituen.

2003ra arte aplikatutako sistema zaharrean 70 urte betetzean nahitaez hartu behar da erretiroa. Erretiroa har daiteke 30 urtetik behera –pentsioa izoztuta izaten da 70 urtera arte – zein 35 urtetik behera –pentsioa izoztuta 54 urtera arte- kotizatuta izan arren. Sistema honen barruan 38 langile daude. Erretiroa hartzeko batez besteko adina 2009an 58,78 urte izan zen. Gazteenak 49 urte zituen, ezgaitasunaren ondorioz hartu zuen erretiroa, eta zaharrenak 70 urte zituen eta nahitaez hartu behar izan zuen erretiroa.
Dokumentazioa:
Omenduen zerrenda

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa