(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria Reyno Gourmet standean egon da, Madrid Fusion gastronomia azokan asteazkena, 2010.eko urtarrilak 27

Galdioko Sierra de Loquiz jatetxeko Sergio Bastard sukaldaria finalista izan da sukaldari berrien lehiaketan


Sanzberro

Sanzberro kontseilaria Sergio Bastard sukaldariarekin, Madrid Fusion azokako Reyno Gourmet standean. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Reyno Gourmet markak Madrid Fusion nazioarteko gastronomia lehiaketan daukan standean izan da gaur. Lehiaketa Madrilgo Udalaren Biltzar Jauregian ari dira ospatzen; atzo hasi zen eta bihar amaituko da.

Reyno Gourmet standean Nafarroako Olioa jatorri deitura duten zazpi olio errotetako olioak dastatu daitezke, hasi berri den kanpainakoak. Olio errotak dira La Casa del Aceite, La Maja, Abbae de Queiles, Mendia, Artajo, Dantza eta Olivar de la Ribera. Halaber, Nafarroako Ardoa jatorri deiturako eta Otazu upategiko ardoak probatu daitezke. 

Orobat, Ogitartekoen Lehiaketa egingo dute, zazpigarren aldiz, eta lehiaketa hori Berlys enpresak babestuko du. Berlys enpresak aurrez erre eta izoztutako ogi, opil eta pastelak egiten eta merkaturatzen ditu. Izan ere, ogitartekoak Berlys enpresako Restauracion Gourmet erako ogiekin egingo dituzte. Epaileak kritika gastronomikoko, komunikazioko eta sukaldaritzako profesionalak izango dira. Balioetsiko dituzte orijinaltasuna, osaera, zaporea eta aurkezpena. Azokan, gainera, sukaldari berrien saria eman dute eta Galdioko Sierra de Loquiz jatetxeko Sergio Bastard sukaldaria finalista geratu da. Iaz, Bastardek “Campeonato Internacional de Cocina con Aceite de Oliva Virgen Extra” delakoaren zazpigarren edizioa irabazi zuen, Alacanten. Martxoan, gainera, urteko sukaldariaren saria lortzeko lehia egingo du, Alimentaria gastronomia azokan; azoka horretan Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak parte hartuko du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa