(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean irekiko da Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko matrikula-epea ostirala, 2010.eko urtarrilak 29

Azterketan atariko proba, idatzizkoa eta ahozkoa egongo dira


Nafarroako Gobernuak astelehenean, otsailak 1, irekiko du Euskararen Gaitasun Agiria edo EGA titulua lortzeko matrikula-epea. Probak egiteko interesa dutenek izena otsailaren 12ra arte (egun hori barne) eman dezakete Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo kalea, z/g, Iruña), goizeko 8.30etik 14.30era.

Hautagai bakoitzak 17,36 euro ordaindu beharko ditu (8,68 lehen kategoriako familia ugariaren kasuan) azterketa-eskubideengatik. Matrikula doakoa izango da bigarren kategoriako familia ugariko kideentzat, Nafarroako Gobernuko funtzionarioentzat eta lan-legepeko kontratatu finkoentzat eta horien seme-alabentzat, 25 urtetik beherakoak badira, eta 2008/2009 eta 2009/2010 ikasturteetan Foru Komunitateko zentroetan zerbitzuak eskaini dituzten irakasleentzat.

Azterketan atariko proba, idatzizkoa eta ahozkoa egongo dira: 

- Atariko proba apirilaren 24an egingo da eta test erako 90 galdera izango ditu. Horren bidez, hautagaiek dituzten ezagutzak ebaluatuko dira, ohikotasunez erabiltzen diren gramatika-gaien eta hizkuntza-baliabideen bidez, eta entzunaren eta irakurriaren ulermena aztertuko dira.

- Idatzizko azterketak bi atal ditu, epaimahaiak proposatutako gaiaren edo egoeraren gaineko idazlan laburra (gutuna, oharra edo antzeko zerbait, gutxienez 100 hitzekoa) eta idazlan luzea (gutxienez 300 hitzeko testua).

- Ahozko probak ere bi atal ditu. Batetik, hautagaiak 5 minutu inguru izango ditu epaimahaiak proposatutako testu bat azaltzeko, eta bestetik, ondoren hautagaiak eztabaidan arituko dira 10 minutuz aldez aurretik azaldutako gaiei buruz.
Hautagaiek hiru probak gainditu behar dituzte agiria lortzeko. Atariko proba gainditzeko 100 puntutik 65 atera behar dira gutxienez. Gainerako bi probetan kalifikazioa Gai edo Ez Gai izango da, eta kasuan kasuko azterketen zati guztiak gainditu behar dira.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo orri honetara: http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/ega.html.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa