(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 2.625 langabe gehiago zeuden urtarrila amaieran asteartea, 2010.eko otsailak 2

2009an, hilero 3.419 langabe gehiago izan ziren, batez beste


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak gora egin du 2009ko abendutik 2010eko urtarrilera: 43.278 langabe daude, abenduan baino 2.625 gehiago. Balio erlatiboetan, igoera %6,46koa da. 2009ko urtarrilean, aurreko urteko abenduarekin alderatuta, 3.419 langabe gehiago (%10,37) egon ziren. Langabeziak estatuko autonomia erkidego guztietan egin du gora, salbu Balear Uharteetan.

Nafarroako Gobernuko Lan arloko zuzendari nagusiaren, Imelda Lorearen, iritziz, datu horiek txarrak dira, langabe askoz gehiago daudelako. Hala ere, esan du egoerak hobera egin dezakeela urteko lehen seihilekoan. Loreak esandakoaren arabera, urtarrilean langabeziak gora egiten du beti Nafarroan, egoera ekonomikoa dena delakoa ere. Zuzendari nagusiak nabarmendu du, 2009ko urtarrileko datuak ikusita, langabeziari eutsi egin zaiola, eta Nafarroako urte arteko bilakaera estatukoa baino hobea dela langabeziaren, kontratazioaren eta Gizarte Segurantzako afiliazioen alorrean. Halaber, azpimarratu du oso garrantzitsua dela 2010ean krisiaren kontrako neurri berriak hartzea, iaz emaitza onak lortu zituztelako; hori, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta, baita ere, Nafarroak estatuan langabezia tasa txikiena duen erkidegoa izaten jarrai dezan.

Langabeziak sektore ekonomiko guztietan egin du gora: zerbitzuen alorrean gehien (%8,9) eta eraikuntza sektorean gutxien (%0,76). Kontratazioari dagokionez, Nafarroa da azken urtean kontratazioa gehien handitu duen estatuko erkidegoa. Gizarte Segurantzan 263.904 lagun zeuden afiliatuta urtarrilean. Lan Ministerioaren datu ofizialen arabera, Nafarroan daukate langabeek enplegua aurkitzeko aukera gehien. Langabeen %42,5ek dauka enplegua aurkitzeko aukera handia; portzentaje hori %22koa da estatuan.

Enplegu agentziaka, langabeziak gora egin du Altsasun (%10,35), Donezteben (%8,98), Iruñean (%7,74), Lizarran (%7,24), Tuteran (%4,03), Ägoitzen (%2,90), Tafallan (%2,71) eta Lodosan (%2,69).

Sexuari dagokionez, 21.614 langabe emakumeak dira (aurreko hilean baino %9,02 gehiago daude) eta 21.664 gizonak (aurreko hilean baino %4,02 gehiago daude).

Adin multzoka, 5.241 langabe 25 urtetik beherako gazteak dira (aurreko hilean baino %9,55 gehiago daude) eta 38.037, berriz, 25 urtetik gorakoak (aurreko hilean baino %6,04 gehiago daude).

2009ko urtarrileko datuen aldean, balio absolutuetan 6.903 langabe gehiago daude (balio erlatibotan %18,98 gehiago).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa