(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak lankidetza-hitzarmena sinatu du Ablitasen industrialdea eraikitzeko asteartea, 2010.eko otsailak 2

Azpiegituran aurreikusitako inbertsioa 1,7 milioi eurokoa da, eta lanak NASUINSA sozietate publikoak sustatu eta gauzatuko ditu


José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Navarra de Suelo Industrial, SA (NASUINSA) sozietate publikoaren presidentea den aldetik, eta Luis María Sada Enériz Ablitaseko alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute toki esparruko jarduera ekonomikoen industrialdea sustatu eta gauzatzeko. Jardun horrek 90.000 metro koadro inguru hartuko ditu, eta horietatik 53.000 metro koadro industria-partzelentzat izango dira. Azpiegitura horretan 1,7 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da.

Lanak bi fasetan egingo dira. Lehenengo fasea, tokiko industrialdeen kasu guztietan bezala, lursailaren azaleraren %30eko aurretiazko erreserbak daudenean abiatuko da. Lursaila Ablitaseko Udalak doan laga du. Industria-erabilerako lurzoru urbanizagarri moduan sailkatuta egon behar duten beharrezko lursailez gain, Udalak lursailak edo beharrezko baimenak eman behar ditu azpiegitura sustatzeko beharrezkoak diren jardunaz kanpoko azpiegiturak igaro ahal izateko.

NASUINSAk egingo ditu hirigintza-proiektuak eta urbanizazio-lanak. Udalak beharrezko lankidetza eskainiko du proiektuak eta beharrezko dokumentuak albait azkarren izapidetzeko eta obren lizentziak emateko. Lanak nahitaezko lizentziak lortu ondoren kontratatuko dira, ukitutako lursailak eta zerbitzuak eskura daudenean.

Urbanizazio-lanak egin ondoren, sustatzaileak Udalari erabilera publikoa duten edo zerbitzu publikoari lotuta dauden zerbitzu, lan eta espazio guztiak lagako dizkio.

Urbanizazioan ateratzen diren partzelak edo orubeak NASUINSAk besterenduko ditu, eta salmentako prezioa industrialdea sustatzean sortutako kostuak jasanarazi ondoren finkatuko da, lortu diren diru-laguntzak kendu ondoren eta Udalak emandako lurzoru gordinarengatik baliorik jasanarazi gabe. Partzela-salmentaren kudeaketa Udalak eta NASUINSAk elkarrekin egingo dute.

Bi erakundeek alderdi bakoitzetik pertsona bat izendatuko dute, eta azken horiek koordinatzaile tekniko arduradunak izango dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa