(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak koordinazio batzorde bat sortuko du Nafarroako Fiskaltzarekin  astelehena, 2010.eko otsailak 8

Helburuak dira, besteak beste, erakundeen arteko lankidetza hobetzea eta proposamenak adostea


Transcripción textual del video

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek azaldu du Gobernuak koordinazio batzorde bat sortuko duela Nafarroako Fiskaltzarekin. Batzordearen helburua izango da erakundeak elkarlanean aritzea Ministerio Fiskalak Nafarroako erkidegoan dauzkan giza baliabideak eta baliabide material eta ekonomikoak baliatzerakoan.

.

Justizia Jauregia

Gobernuak Nafarroako Fiskaltzarekin koordinazio batzorde bat sortuko du.

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat sinatuko du laster foru erkidegoko Fiskaltzarekin, koordinazio batzorde misto bat sortzeko. Batzordearen helburua izango da erakundeak elkarlanean aritzea Ministerio Fiskalak Nafarroako erkidegoan dauzkan giza baliabideak eta baliabide material eta ekonomikoak baliatzerakoan.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezi ahalmena emate batzorde misto horren funtzionamendua arautuko duen hitzarmena sinatzeko.

Bi alderdiek hitzarmena sinatuko dute, hain zuzen, Ministerio Fiskalaren lurralde antolaketa asko aldatu delako azken bi urteetan. Izan ere, 2007an onarturako legea medio, Fiskaltzak autonomia gehiago dauka organo konstituzional gisa; lege horren arabera, gainera, lurralde antolamendua autonomien estatutuari egokitu behar zaio. Legearen ondorio gisa, besteak beste, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Fiskaltzako gastuetarako partida berezi bat jarri dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren gastuetatik aparte.

Ministerio Fiskalaren Estatutu Organiko berrituaren arabera, Fiskaltzak elkarlanean aritu behar du justizia arloan eskumenak dituzten autonomia erkidegoekin eta, gainera, Justizia Administrazioarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko eta eztabaidatzeko eta ikerlanak egiteko osatzen diren lankidetza organoetan parte hartu behar du. Fiskaltzak hitzarmenak egin ditzake autonomia erkidegoekin, estatuko fiskal nagusiaren baimenarekin.

Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioak eta Ministerio Fiskalak sortuko duten batzorde mistoa lankidetzarako eta laguntza teknikorako organoa ere izango da eta, ondorioz, txostenak eta proposamenak egin beharko ditu. Batzordeko kideen erdia administrazio batekoa izango da eta beste erdia beste administraziokoa; erabakiak aho batez hartu beharko dituzte.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa