(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ibaiak zaintzeko borondatezko lanetan 500 lagun inguruk parte hartu zuten 2009an asteartea, 2010.eko otsailak 9

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak 22 jarduera antolatu zituen, toki erakundeekin elkarlanean


Boluntarioak

Nafarroako ibaiak zaintzeko borondatezko lanetan 500 lagun inguruk parte hartu zuten 2009an. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak ibaiak zaintzeko boluntarioen programaren barruan antolatutako 22 jardueretan 500 lagun inguruk parte hartu zuten iaz. Jarduera horiek Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren (gaztelaniaz CRANA) bitartez antolatu zituen departamentuak, Alhama, Aragoi, Bidasoa, Cidacos eta Ega ibaietan lan egiten dute hamabi toki erakunderekin elkarlanean. 2008an 300 lagunek parte hartu zuten; beraz, boluntario kopuruak %67 egin du gora.

Jarduerak antolatzen dituzte Nafarroako Gobernuak La Caixarekin sinatuta daukan hitzarmenaren barruan, eta Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Ministerioak finantzatzen ditu. Helburua da biztanleak konturatzea ibaiak zaintzea oso garrantzitsua dela urari eta ekosistemei modu onean eusteko, Europar Batasunaren urari buruzko zuzentarauak agindu bezala.

Gainera, jarduera guztiak Nafarroako ibaietako ingurumen boluntarioen aldizkarian (“VAN Ríos") jasotzen dituzte. Aldizkari hori argitaratzen dutela hirugarren urtea da eta oraingoan 1.200 ale atera dituzte. Aldizkaria urtean behin egiten dute eta borondatezko lanekin zerikusia duten erakunde eta pertsonei ematen diete. Aldizkaria CRANAren web orrian kontsulta daiteke (www.crana.org); paperezko aleak nahi izanez gero, helbide elektroniko honetara idatzi eta eskatu besterik ez duzue (crana@crana.org).

Aurten, azaroan Martzillan bildu ziren boluntarioen ondorioak jaso dituzte. Martzillan, izan ere, Ibaietako Ingurumen Boluntarioen Urteko lehen Topaketa egin zuten. Topaketan azpimarratu zuten ingurumen boluntarioek osatutako taldeek gero eta lan handiagoa egiten dutela elkarrekin eta Udalak inplikatu egiten direla; halaber, azpi-arroetan egindako jarduerez hitz egin zuten.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Boletín VAN Ríos.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa