(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroa eta Fulbright beken berri emango du Nafarroako Unibertsitateko Enplegu Foroan asteartea, 2010.eko otsailak 9

Foroa ostegunean egingo dute, Nafarroako Unibertsitatearen eraikin nagusian


Nafarroako Gobernuak Nafarroa 2010 eta Fulbright-Nafarroa bekei buruzko informazioa emango du ostegunean, Nafarroako Unibertsitateko Enplegu Foroan. Beka horiek dira foru erkidegoko espediente onenak lortu dituzten ikasleek atzerriko sonako unibertsitateetan gradu ondoko ikasketak edo masterrak egitea.

Foroa ostegunean egingo dute, 9.00etatik 15.00etara, Nafarroako Unibertsitateko eraikin nagusian. Helburua da enpresak eta etorkizuneko profesionalak harremanetan jartzea. 

Zehazki, konpainiei balioespen onenak dituzten profilak eskaintzea eta unibertsitateko ikasleei giza baliabideen arduradunek zer gaitasun aintzat hartzen dituzten jakiteko aukera ematea. Ikasleek, gainera, dauden prestakuntza beken berri jaso dezakete. Topaketan 30 enpresa inguruk parte hartuko dute.

Nafarroa 2010 bekak

Nafarroa beken helburua da Nafarroan espediente akademiko onenak dituzten ikasleak saritzea eta mundu osoko sonako unibertsitateetan masterrak egiteko aukera ematea. Bigarren deialdi honetan 30 beka daude, 2009an baino 10 gehiago. Interesa dutenek maiatzaren 3ra arte aurkez ditzakete eskariak, www.navarra.es web orrian. 

Tituludunek ikasketak egin ditzakete Harvardeko eta Stanfordeko unibertsitateetan, Massachusettseko Institutu Teknologikoan eta Columbiako, Tokioko, Australiako ea Pekingo unibertsitateetan, besteak beste. 

Bekarekin masterreko matrikula osoa ordaintzen da, baita egonaldia eta bi joan-etorri ere (sei hileko bakoitzeko bana); ikasleek egonaldirako urtean 13.500 euro jasotzen dituzte, hain zuzen. Laguntzak dira gutxienez urte beterako eta gehienez bi urte eta erdirako. 

Beka horiek Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren (NNP) barruan ematen dituzte. Asmoa da bekadunek, ikasketak amaitu ondoren, jasotako prestakuntza eta garatutako talentua foru erkidegoan edo atzerriko lanpostu estrategikoetan mamitzea. 

Nafarroako Gobernua/Fulbright bekak

Nafarroako Gobernua/Fulbright beka programaren helburua da espediente onenak dituzten unibertsitate ikasleei 2011tik aurrera Estatu Batuetako bikaintasun zentroetan graduondoko ikastaroak edo masterrak egiteko aukera ematea. Zehazki, bekak jaso ditzakete foru erkidegoko unibertsitateko ikasleek eta beste unibertsitate batzuetan titulatutako ikasle nafarrek. 

Beka horiek eskatzeko epea apirilaren 6an amaituko da. Bi urteko egonaldietarako bost beka daude. Beken bitartez ordainduko dituzte bidaiako gastuak, ostatua, mantenua, matrikula, derrigorrezko tasak, liburuak, ikasteko materiala eta gestio gastuak. 

Nafarroa bekak bezalaxe, Fulbright bekak Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren (NNP) barruan ematen dituzte. Beraz, bekak jaso dituzten ikasleek daukaten talentua eta atzerrian jasotako prestakuntza foru erkidegoan mamitu beharko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa