(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak 2010 jakobear urtea irekitzeko ekitaldiaren buru izan dira Orreagan asteartea, 2010.eko otsailak 9

Printzeak Done Jakueren bidearen garrantzia azpimarratu du, Nafarroaren eta Espainiako gainerako lurraldeen eta Europaren arteko ardatz egituratzailea baita


Transcripción textual del video

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak 2010 jakobear urtea irekitzeko ekitaldiaren buru izan dira gaur goizean Orreagako Santa Maria Errege Kolegiatan. Ekitaldi horretan Ángeles González Sinde Kultura ministroa, Done Jakueren bideak zeharkatzen dituen zortzi autonomia-erkidegoetako ordezkariak eta Nafarroako agintariak egon dira.

Felipe printzea 2010 jakobear urtearen irekiera-ekitaldian parte hartzen, Orreagan.

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak 2010 jakobear urtea irekitzeko ekitaldiaren buru izan dira gaur goizean Orreagako Santa Maria Errege Kolegiatan. Ekitaldi horretan Ángeles González Sinde Kultura ministroa, Done Jakueren bideak zeharkatzen dituen zortzi autonomia-erkidegoetako ordezkariak eta Nafarroako agintariak egon dira.

Aurten, ekitaldiak bi atal izan ditu: goizean, Orreagako Kolegiata, erromesen harreragune historikoan kokatua, ospakizunaren lehenengo agertokia izan da. Arratsaldean Printze-printzesak Jacara joan dira, jakobear ibilbidearen beste adar baten garrantzia azpimarratzeko, hots, Aragoiko bidea.

2009an 52.000 erromes baino gehiago iritsi ziren Orreagara Done Jakueren bidea abiatzeko edo jarraitzeko. Erromesen %40 Espainiako eskualde desberdinetatik iritsi ziren, Katalunia buru zela, eta gainerako %60ak mundu osoko 80 herrialdetatik etorri ziren.


Printze-printzesak eta gainerako agintariak, Orreagako Santiago elizaren aurrean, 2010 jakobear urtea irekitzeko-ekitaldian. ( irudia handitu )

Jardueren programa 11:30etik laster hasi da. Printze-printzesak Santiago elizara iritsi dira. Eliza XIII. mendeko tenplu txikia da, eta Orreagako multzo arkitektonikoa osatzen du. Tenplu horren kanpai-horman antzinako Ibañeta kaperatik ateratako kanpaia zintzilik dago, Pirinioen iparraldetik igotzen zuten erromesentzako erakargarria. Tenpluaren atean Felipe eta Letizia Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Ángeles González Sinde Kultura ministroak hartu dituzte. Printze-printzesek Done Jakueren bideak zeharkatzen dituen autonomia-erkidegoetako ordezkariak agurtu dituzte: Patxi López Álvarez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; Alberto Núñez Feijoo Galiziako Xuntako presidentea; Mercedes Álvarez González Asturiasko Kultura kontseilaria; Miguel Ángel Revilla Roiz Kantabriako Gobernuko presidentea; Pedro Sanz Alonso Errioxako Gobernuko presidentea; Marcelino Iglesias Ricou Aragoiko Gobernuko presidentea; eta Juan Vicente Herrera Campo Gaztela eta Leongo Juntako presidentea.

Hona hemen Printzeak agurtu dituen Nafarroako agintariak: Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea; Elma Sáiz Delgado Gobernuaren ordezkaria Nafarroan; Luis Echeverría Echavarren Orreagako alkatea; eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Toki Administrazio Departamentuko, Lurraldearen antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak.

Agurren ostean, Printze-printzesak eta gonbidatutako agintariak Francisco González Pérez Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Jesús Idoate Gil Orreagako Kolegiatako prioreak hartu dituzte, kanpai-hotsa entzuten zen bitartean. Agur horren ostean, Printze-printzesek eta autonomia-erkidegoetako presidenteek argazkia atera dute Santiago elizako atari gotikoaren aurrean.

Ondoren, Berorren Gorentasunak Santa Maria elizara, Orreagako tenplu nagusira, oinez joan dira, eta atarian Kolegiatako Kabildoaren kideak zain izan dituzte. Santa Maria eliza estilo gotiko frantseseko eraikina da, XII. eta XIII. mendeen bitartean eraiki zuten, eta Santa Mariaren tailu gotiko delikatua du, zurezkoa, zilarrez eta urre-koloreko apaindurez estalia.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Asturiasko printzearen parte-hartzea
Nafarroako presidentearen parte-hartzea
Kultura ministroaren parte-hartzea
Bestelako informazio interesgarria

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa