(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Navarra. La cultura del vino”, ardoari buruzko munduko libururik onena Europan ostirala, 2010.eko otsailak 12

Liburua Foru Gobernuak argitaratu du, eta Gourmand World Cookbook Awards saria irabazi du


Transcripción textual del video

"Navarra. La cultura del vino" liburua ardoari buruzko munduko libururik onena da Europan. Liburua Foru Gobernuak argitaratu du eta Gourmand World Cookbook Awards saria jaso du. Sari hori liburu gastronomikoek jasotzen duten nazioarteko saririk ospetsuena da, eta atzo eman zen Parisen.

Catalán kontseilaria eta Carmen Cervera “Navarra. La cultura del vino” liguruaren aurkezpenean, Madrilen.

“Navarra. La cultura del vino” ardoari buruzko munduko libururik onena Europan. ( irudia handitu )

“Navarra. La cultura del vino” liburua ardoari buruzko munduko libururik onena da Europan. Liburua Foru Gobernuak argitaratu du eta Gourmand World Cookbook Awards saria jaso du. Sari hori liburu gastronomikoek jasotzen duten nazioarteko saririk ospetsuena da, eta atzo eman zen Parisen.

Gourmand World Cookbook Awards izeneko saria 1995ean sortu zuen Edouard Cointreauk urtero-urtero sukaldaritzari eta ardoari buruzko libururik onenak saritzeko. 2009an sari horiek lortzeko lehian 40 hizkuntza desberdinetan idatzitako 136 herrialdetako 8.000 liburu baino gehiago aritu ziren. Liburuak lehenengo haien hizkuntzan eta kategorian lehiatu ziren, eta bigarren fasean, munduko libururik onenaren saria eskuratzeko lehiatu ziren.

Nazioarteko epaimahaia hurrengo hauek osatu zuten: Jean Jacques Ratier Sorgeseko alkateak (boilur beltzen hiriburua); Dun Gifford Oldwayseko presidenteak (Estatu Batuetako irabazteko asmorik gabeko fundazioa); Bo Masser Booktowneko lehenengo zuzendariak; eta Edouard Cointreau Gourmand Sarien sortzaileak.

Navarra, la cultura del vino


Liburuaren egilea Ion Stegmeier Blázquez kazetaria da, “Diario de Navarra” egunkariko Kultura ataleko erredaktorea. Liburuak 209 orrialde ditu, eta ehun argazki baino gehiago, Eduardo Buxens, José Carlos Cordovilla, José Luis Larrión eta Enrique Pimoulier, Villar López Vallés, Jorge Nagore, F.Javier Sesma, Patxi Úriz Domezáin eta Iñaki Zalduak egindakoak.

Liburuaren bidez Nafarroako ardoa Nafaroaren zerizanari eta berezko nortasunari bete-betean lotutako kultura dela erakutsi nahi da, eta gogoeta egitea du xede, jardueraren etorkizuna eta aurrean dituen erronkak ezagutarazteko. Lanean ibilbidea egiten da Foru Komunitatearen eta Gizadiaren iragan urrunetik hasita, ardoa ia-ia gizakia besteko zaharra baita. Ibilbide horretan pertsonen lekukotzak, pasarte historikoak, gizarte-, politika- eta kultura-testuinguruak, esperientzia kolektiboak, anekdotak eta literaturan, artean eta herri-adierazpenetan ardoari egindako aipamenak tartekatzen dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa