(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak PFEZko moduluak %12 jaitsi dizkie nekazari eta abeltzain guztiei asteazkena, 2010.eko otsailak 17

Zergak moduluka ordaintzen dituzten dendari txiki, ostalari eta gainerako kolektiboei %5eko beherapena egingo diete eta langile berriak hartzeagatik ez dute zergarik ordainduko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak %12ko beherapena egingo die nekazari eta abeltzain guztiei 2009ko zerga diru-sarrerak zenbatesteko moduluetan. Gainera, krisiak gehien kaltetutakoei modulu horiek izoztu egingo dizkiete. Sektore batzuk, zerri haragiaren ustiategiek, adibidez, ez dute errendimendurik aitortu beharko, hau da, %100eko beherapena egingo zaie.

Gobernuak onartuta zerga neurri berriak gaur goizean eman dituzte aditzera bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak; haiekin batera Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteko idazkari nagusia, Felix Bariain, egon da. Neurri horiek 2009rako eta 2010erako balioko dute. Beraz, aurten ikusi ahal izango dugu neurri horien eragina Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenetan.

Sanzberro kontseilaria, Miranda bigarren presidenteordea eta Felix Bariain, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteko idazkari nagusia.

Nafarroako Gobernuak PFEZko moduluak %12 jaitsi dizkie nekazari eta abeltzain guztiei. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak %12ko beherapena egingo die nekazari eta abeltzain guztiei 2009ko zerga diru-sarrerak zenbatesteko moduluetan. Gainera, krisiak gehien kaltetutakoei modulu horiek izoztu egingo dizkiete. Sektore batzuk, zerri haragiaren ustiategiek, adibidez, ez dute errendimendurik aitortu beharko, hau da, %100eko beherapena egingo zaie.

Gobernuak onartuta zerga neurri berriak gaur goizean eman dituzte aditzera bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak; haiekin batera Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteko idazkari nagusia, Felix Bariain, egon da. Neurri horiek 2009rako eta 2010erako balioko dute. Beraz, aurten ikusi ahal izango dugu neurri horien eragina Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenetan.

Ekintza hori Foru Gobernuko presidenteak 2010. urterako proposatu dituen 14 zerga neurrien barruan dago. Neurri multzo hori Nafarroako Gobernuak eta UPN eta PSN alderdiek adostu zituzten, aurrekontu itunean.

Gaur aurkeztu dituzten neurriak enpresaburu txikientzat dira, batik bat zergak moduluka ordaintzen dituzten nekazari eta abeltzainentzat. Azken datuen arabera, 32.503 lagunek ordaintzen dituzte zergak moduluka; eta horietatik 24.569 nekazaritzan, abeltzaintzan eta basozaintzan aritzen dira.

Moduluek balio dute jardueren errendimendu garbia modu objektiboan zehazteko. Jardueraren arabera, diru-sarrera osoari indize bat aplikatzen zaio, kalkulatzeko nekazariak edo abeltzainak zenbateko errenta ordaindu beharko duen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean.

Zerga beherapenak

Gaur aurkeztu dituzten neurriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte, foru agindu gisa. Neurrien helburuak dira lehen sektoreko egoera ekonomikoa hobetzea eta ustiakuntza gastuen igoeren eragina gutxitzea.

Horretarako, %12ko murrizketa orokorra egingo dute: abeltzain eta nekazariek diru-sarreren %88 aitortuko dute, ez %100. Jarduera jakin batzuetan portzentaje hori txikiagoa izango da, 2008an aplikatutako murrizketei eutsi egingo dietelako.

Hona hemen beherapen handienak izango dituzten jarduerak: haragitarako ardi eta ahuntzen abeltzaintza ustiategiek %70, hazkuntzarako zerri eta behien abeltzaintza ustiategiek %65, azukre erremolatxako nekazaritza ustiategiek %62, Errioxako jatorri deituraz kanpoko ardoa egiteko mahats ustiategiek %65. Gainera, haragitarako zerriak hazten dituzten abeltzainek %100eko beherapena izango dute, hau da, ez dute errendimendurik aitortu beharko eta, beraz, ez dute zergarik ordainduko.

Iaz aplikatutako murrizketei beste bat gehitu behar zaie: esnetarako behien ustiategiei %10eko beherapena egingo diete.

Dendari txikientzako neurriak

Lehen sektorekoak ez diren jarduerei aplikatzen zaizkien moduluak, hau da, dendari eta negozio txiki eta ostalarienak, %5 beheratuko dituzte (iaz ez zituzten jaitsi) eta 2009rako balioko dute; beraz, emaitzak apirileko PFEZren aitorpenean ikusiko ditugu.

Kolektibo horrentzako beste neurri bat ere aurreikusi dute, lanpostuak sortze aldera. Zehazki, 2010ean, langile berrien kontratazioak ez dituzte kontuan hartuko moduluetan. Alegia, langileak kontratatzeagatik ez dute zerga gehiago ordainduko. Neurri horren helburua da dendari txikiek lanpostuak sortzera animatzea.

Dokumentu berrian, horrez gain, minusbaliotasunen bat duten langileentzako zerga baldintzak hobetzeko neurriak sartu dituzte. Kasu horietan, langileei dagozkien moduluak %60tik %40ra jaitsiko dituzte. Azkenik, jardueraren bat abian jartzen duten minusbaliatuei modulua %70 jaitsiko diete aurreneko urtean eta hurrengoan. Hortaz, bi urtean errendimenduen %30agatik bakarrik ordainduko dituzte zergak.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa