(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zangotzan izango dira aurten Foru Poliziaren Eguneko ospakizunak ostirala, 2010.eko otsailak 19

Hilaren 27an, larunbatean, izango dira eta hiriko komisariaren lana hurbiltzeko dibulgazioko jardunaldi bat izango da Isaban eta bide-zirkuitu bat Cásedan

Transcripción textual del video

Urtero ospatzen den Foru Poliziaren eguna aurten Zangotzan izango da, eta aurreko hiru urteetan Tafallan, Lizarran eta Tuteran ospatu da. Ekitaldi nagusiak hilaren 27an, larunbatean, izango dira, Miguel Sanz presidentea buru dela, nahiz eta programak jarduera osagarriak biltzen dituen Isaban, Cásedan eta Leyreko Monasterioan.

Zangotzako komisaria, zabaldu den hirugarrena Iruñekoaren eta Tuterakoaren ostean, 2005eko abenduan inauguratu zen. Foru Poliziaren patroiaren ospakizunak, Aingeru Zaintzaile Santuak, 2006tik (Javier) izaera ibiltaria du eta oraingoan hirian ospatuko da komisariak zonaldean egindako lana jakinarazteko eta era horretan, herritarrei eskainitako zerbitzuak ezagutarazteko, prentsaurrekoan Herrizaingo zuzendari nagusiak, Juan Ramón Rábade Iráizoz jaunak, eta Foru Poliziaren Nagusiak, Alfonso Fernández Díez jaunak adierazitakoaren arabera. Halaber, Juan Carlos Zapico Revuelta jauna izan da prentsaurreko horretan, zentro horretako inspektore burua.

Programa hilaren 24a eta 27a bitartean izango da. Hilaren 24an, asteazkenean, Foru Poliziak eskainitako zerbitzuen dibulgazio jardunaldia izango da Isabako frontoian. Unitate desberdinek dituzten baliabide materialak erakutsiko dituzte. 11etatik 13etara Interbentzio Berezietako Taldeak eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroak hartuko dute parte, eta arratsaldean, 16etatik aurrera, polizia-ibilgailuen eta Txakur Unitatearen erakustaldiak izango dira.

Hilaren 25ean, ostegunean, Cásedako Francisco Javier Sáenz de Oiza Ikastetxe Publikoan, Trafiko eta Bide Segurtasuneko bide-heziketako taldeak bide segurtasuneko zirkuitu mugikorra jarriko du Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua heziketa dela, agenteek jarraibideak emango dituzte trafiko istripuak prebenitzeko. Bestalde, hilaren 26an, ostiralean, Leyreko Monasterioan jubilatutako edo hildako polizien omenaldia izango da.

Hilaren 27an, larunbatean, ekitaldi instituzionala Enrique de Labrit Zineman izango da 12,15ean. Aurretiaz, eukaristia izango da Santa María la Real elizan eta Nafarroako Gobernuko agintariek foru poliziak ikuskatuko dituzte Los Arcos Plaza Nagusian.

Gogoratu beharra dago Foru Poliziak 2009. Urtean 1.803 atxiloketa egin zituela, 2008an baino %20,4 gehiago, bide publikoan Herritarren Segurtasunerako patruila gehiago izan baitira, lurraldeko komisarien hedapen estrategia egonkortzearen ondorio, Foru Poliziaren 2009ko Memorian bildutako datuen arabera. Foru Poliziaren nagusiak adierazi duenez, “oso pozik” dago pasa den ekitaldian egindako lanarekin.

Izan ere, 1.076 atxiloketa -%59,6- herritarren segurtasunaren eremuko delituak izan ziren (kalteak, drogen trukaketa edo trafikoa, armak izatea, autoritateenganako erresistentzia, etab.).Atxiloketen beste %21 trafikoaren segurtasunaren aurkako delituen ondorio izan ziren (376); %5,3 etxeko indarkeriaren delituengatik (96); eta %4,7 (86) osasun publikoaren aurkako delituengatik.

Halaber, Foru Poliziak 50 atxiloketa egin zituen delitu ekonomiko eta ondarearen aurkako delituengatik; 25 pertsonen aurkako delituengatik; 13 Ingurumenaren aurkako delituengatik; 8 instalazioak babesteko jardueren testuinguruan. Gainontzekoak bestelako kontuengatik izan ziren 

Zangotzako komisaria datuetan

Zangotzako komisarian, Padre Raimundo Lumbier kalean, 23 foru polizia, kabo bat, inspektore-orde bat eta inspektore bat daude, bereziki delinkuentzia prebenitzeko eremuetan jardutean dutenak. Zapico jaunak adierazitakoaren arabera, lana “gorantz” doa. “Inolako eskaerak ez gaitu harritzen”, gehitu du.

Komisaria horren eragin-eremuko auzokideek 2009. Urtean 363 salaketa penal eta 21 salaketa administratibo aurkeztu zituzten. Agenteek 40 atxiloketa egin zituzten, 2008an baino bat gutxiago. Horrez gain, 182 salaketa jarri zituzten bide segurtasuneko legeak ez betetzeagatik, 36 Herritarren Segurtasuneko 1/92 Legea ez betetzeagatik (kalteak, drogen trafikoa, agenteen aurkako erresistentzia, etab), 7 arma-araudia ez betetzeagatik eta 10 bestelako kontuengatik. Halaber, 2.122 patruila ordu egin ziren oinez, 636 kontrol jarri zituzten, 4.269 pertsona eta 3.622 ibilgailu identifikatu zituzten.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa