Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 3.889.651 euro inbertituko ditu Telekomunikazio Azpiegituren Planean
asteartea, 2010.eko martxoak 9
Edukiera handiko sareak industriaguneak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta zentro instituzionalak konektatuko ditu
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Epe Luzerako Telekomunikazio Azpiegituren Plana kontuan hartuz, Nafarroa 2012 Planera bildutako jardunen jarraipen moduan, 2010-2011rako 3.889.651 euroko hainbat urtetarako gastua baimendu du Planaren berehalako helburuak betetzeko.
Plan honen arabera, lehentasunezko jardunak ezarriko dira lehiakortasunari eta Nafarroako industriaguneen eta teknologia-parkeen lehiakortasunari eta garapen ekonomikoari mesede egiteko, edukiera handiko zuntz optikoaren bidezko konektibitateari esker. Jardun horiek Iruñerrian, Tuteran, Tafallan eta Erriberrin garatuko dira, eta aurreikuspenen arabera 262 kilometroko kanalizazioa egingo da guztira. Proiektuak enpresa-jarduera eta lan-jarduera ere dinamizatuko ditu gaur egungo krisi-testuinguruan.
Proiektuaren idazketa, dagoeneko eginda dagoena, Aventia taldeko DOXA enpresari esleitu zitzaion. Berrikuntza Departamentuak Opnateli agindua emango dio lanak gauzatzeko. Lanak uda honetan hastea aurreikusi da.
Epe Luzerako Telekomunikazio Azpiegituren Plana lau fasetan garatuko da: 1. proiektua: Iruñako zentroak eta horien lotura industria-gerrikoarekin; 2. proiektua: Iruña-Tutera lotura AP-15 errepidearen trazaren bidez; 3. proiektua: Iruña-Lizarrerria-Viana lotura Bideko Autobiaren bidez, eta 4. proiektua: Iruña-Altsasu, Iruña-Zangoza eta Iruña-inguru atlantiko eta piriniarra lotura. Kasu guztietan, jomuga-zentroak lotzeko ahalegina egiten da.
Roig kontseilaria eta José Manuel López Alemany Opnateleko kudeatzailea.
(
irudia handitu
)

Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak azpimarratu duenez, zuntz optikoa telekomunikazioetako aplikazio berriek behar duten banda-zabalera behin betiko konpontzeko aukera da. Adibidez, 576 Mb-ko film bat transmititzeko 38 minutu beharko lirateke 256 Kbps-ko abiaduran (ADSL linea), eta 30 segundo besterik ez zuntz optikoarekin. Horrez gain, zuntz optikoan telefono-seinalea, irudi finkoak (argazkiak) eta irudiak mugimenduan (filmak eta bideoak) edo internet aldi berean erabil daitezke, guztia interferentziarik gabe. Gainera, zuntza baliabide mugagabea da transmisioaren ikuspuntutik, datuak transmititzeko edukiera handia duelako, segurua eta arina delako eta korrosioa ez duelako erraz izaten, eragile gutxik egiten baitiote eraso silizio kristalari. Gainera, energia-gastu txikiagoa du, argi-seinaleak zuntz optikoetan seinale elektrikoak metalezko kableetan baino gutxiago degradatzen baitira, eta transmisoreek ez dutelako tentsio handikoak izan behar, potentzia txikiko argi-transmisoreak baino. Horrek emaitza bera edo hobea ematen du eta merkeagoa da. Japonian, Estatu Batuetan edo Korean zuntz optikoa errealitatea da eta Europan, besteak beste, Frantziak, Danimarkak, Suediak, Holandak eta Finlandiak zuntz optikoko sareen aldeko apustua egin dute.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Telekomunikazio Azpiegituren Plana