Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz Lehendakaria inguru hartan egindako jarduerak ikustera joan da, 2005-2008 aldirako inbertsio planekoak, hain zuzen
Sanz Lehendakaria Lana bailaran, Mendazan eta Zuñigan izan da.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, 929.171 euro inbertitu ditu 2005-2008 aldirako tokiko inbertsio planean, Lana bailaran, Mendozan eta Zuñigako udalerrian hainbat jarduera gauzatzeko. Horregatik, Foru Erkidegoko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, jarduera horiek ikustera joan da gaur goizean, Toki Administrazioko kontseilaria Amelia Salanueva Murguialdayrekin.
Bisitan aipatu jardueretako batzuk ikusi dituzte, udal ordezkariek lagunduta: Zuñigako udaletxean egindako berrikuntzak, Lana bailaran berritutako zoladura eta zaharberritutako garbitegia, eta Mendazan egindako hobekuntzak, besteak beste.
Sanz Lehendakariak esan du era horretako bisitak egiten dituztela herrietan zer arazo dauzkaten jakiteko, arazo horiei konponbideak aurkitzeko, dagoeneko martxan jarritako ekimenek eragina izan duten jakiteko eta tokiko azpiegituren planeko jarduerak nola dauden ikusteko. Alde horretatik, adierazi du Santiago bideko autobiaren inguruan enplegua hobetzen ari dela dagoeneko eta landa eremuak lantokietatik gertuago daudela orain.
Gainera, hainbat eskari jaso dituzte: Acedon eguneko zentroa jartzea (orain aurrera eramateko aukerak daude), Mendazan osasun zentro berri bat egitea eta tokiko sareak jartzea (Acedo-Galbarran, adibidez).
Egitaraua amaitzeko, Acedoko Manufacturas Alde "Cuatro Patas" altzari enpresan izan dira.
Acedoko Manufacturas Alde "Cuatro Patas" altzari enpresara bisita.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.