Ikusi egun honetako albiste gehiago
“Navarra, la cultura del vino” eta “Sabores y emociones, verduras de Navarra” erakusketak inauguratu dituzte
asteazkena, 2010.eko martxoak 10
Tuterako San Adriango markesaren jauregian ikus daitezke apirilaren 5era arte
“Navarra, la cultura del vino” eta “Sabores y emociones, verduras de Navarra” erakusketak Tuteran jarri dituzte apirilaren 5era arte.
(
irudia handitu
)
Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak gaur arratsaldean “
Navarra, la cultura del vino” eta “
Sabores y emociones, verduras de Navarra” erakusketak inauguratu ditu. Erakusketa horiek Tuterako San Adriango markesaren jauregian ikus daitezke apirilaren 5era arte.
Irekitze-ekitaldian Luis Casado Oliver Erriberako hiriburuko alkatea; Luis Jesús Fernández Rodríguez UNEDen Tuterako zentro elkartuko zuzendaria eta Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko presidentea egon dira.
Erakusketetan izenburu bereko argitalpenetan jasotako eduki esanguratsuenak laburtu nahi izan dira. Horrela, testu, irudi, argazki, errezeta eta lurrinen bidez, Foru Komunitateko ardoen eta barazkien errealitate historikoa eta orainaldia azaltzen da.
Erakusketek izaera ibiltaria dute, eta Tuteraz gain, Nafarroako beste herri batzuetan egongo dira Espainiako geografia zeharkatu aurretik, autonomia-erkidego desberdinetako nafar etxeen bidez. Hain zuzen ere, Foru Gobernuak Espainiako nafar zentroekin lankidetzan antolatzen duen urteroko jarduera da.
Aipatzekoa da bi erakusketetan bi ikus-entzunezko proiektatzen direla, lau guztira. Horietatik bi erakusketa hauetarako bereziki ekoitzitako bideoak dira: bata ardoari buruz (“
Vinos de Navarra. La diversidad nos hace únicos”) eta bestea baratzeko produktuei buruz (“
Verdura de Navarra. Sabor y emoción”).
Lau pantailetako bat entzungela txiki baten aurrean dago. Gela horretan zortzi aulki daude, eta erdi-itxita dago. Espazioaren apaindura dela bide, badirudi Nafarroako zainzurien lata baten erdia dela, kasuan kasuko etiketarekin.
Erakusketan, batetik, hiru dimentsioko objektuak erakusten dira. Hiru barazki handi (zainzuria, orburua eta piperra) eta mahats-mordo bat daude.
Erakusketa bakoitzean erakusmahai bat dago Nafarroako Gobernuak ardoari, barazkiei eta oro har gastronomiari buruz dituen argitalpenak kontsultatzeko. Horrez gain, bi produktuen alderdiei buruzko galde-erantzunen jolas informatikoa dago, 110 galderakoa. Galdera horiek ukimen-pantaila interaktiboan daude.
Amaitzeko, azpimarratzekoa da ardoaren erakusketan mahai bat dagoela eta bertan bisitariek zortzi lurrin usaindu ditzaketela guztira. Lurrin horietako bakoitza zilindro batean dago, eta Nafarroako ardoekin zerikusia dute.
- Dokumentazioa:
- "Navarra, la cultura del vino" erakusketaren diptikoa
- "Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketaren diptikoa
- "Vinos de Navarra. La diversidad nos hace únicos" bideoa
- "Verdura de Navarra. Sabor y emoción" bideoa
- Tuterako erakusketaren kartela