(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSNk krisiaren aurkako neurri berriak hartzeko negoziazio-prozesua irekitzea adostu dute astelehena, 2010.eko martxoak 15

Sozialistek krisiaren aurka 2009rako proposatutako neurrien betearazpena %95etik hurbil egon zen


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren arteko Aurrekontu Akordioaren Jarraipen Batzordea gaur goizean bildu da Nafarroako Jauregian 2009rako adostutakoa zer neurritan bete den aztertzeko eta krisiaren aurkako neurri berriak hartzeko negoziazio-prozesua abiatzeko, 2010erako indarrean dagoen aurrekontu-akordioa oinarri hartuta.

Saio honetan, Nafarroako Gobernuaren izenean, Miguel Sanz Lehendakaria, Javier Caballero eta Álvaro Miranda lehendakariordeak, eta Alberto Catalán kontseilari-eleduna egon dira. Horiekin batera, Carlos García Adanero UPNko parlamentu-eleduna egon da. Bestalde, Nafarroako Alderdi Sozialistaren (PSN) izenean, Roberto Jiménez idazkari nagusia, Samuel Caro eta Juan José Lizarbe parlamentariak eta Anai Astiz talde horretako arduradun ekonomikoa egon dira.

Nafarroako Gobernua-PSN-PSOE Aurrekontu Akordioaren Jarraipen Batzordeak egindako bileraren irudia.

Nafarroako Gobernua-PSN-PSOE Aurrekontu Akordioaren Jarraipen Batzordeak egindako bilera. ( irudia handitu )

Bileraren amaieran, Álvaro Miranda bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Roberto Jiménez PSNko idazkari nagusia komunikabideen aurrean agertu dira. PSNk zuzenketen bidez 2009rako proposatutako krisiaren aurkako neurriak ia-ia %95ean bete direla adierazi dute, eta betearazpen maila “modu positiboan” baloratu dute.

2010erako Aurrekontu Akordioari dagokionez (20 milioi euroko zenbatekoa ezarri du PSNrekin itundutako krisiaren aurkako neurrietarako), Miranda lehendakariordeak adierazi du hiru neurri adostu direla, 8,2 milioi euroren truke (Plan Renove Auto Navarra, 4,2 milioi euro; Turismo sektoreko krisiaren aurkako neurriak, 2 milioi; eta udalen inbertsioak IKTetan eta energia-efizientzian, 2 milioi). Kontseilariaren esanetan, bi astetan beste neurri batzuk negoziatuko dira 2010erako Krisiaren aurkako Neurrien Plana osatzeko. Gizarte-izaera dutenek lehentasuna izango dutela azpimarratu du.

Horrez gain, Mirandak esan du Nafarroako Gobernuak borondatea duela ahalegin garrantzitsua eginez gastu publikoari eusteko eta sarrera fiskalen bilakaerara egokitzeko.
Ekonomia eta enplegua suspertzeko neurrien pakete berria egiteko, Nafarroako Gobernuak ekitaldi honetarako inbertsioa aurreikusita duten Nafarroa 2012 Planeko proiektuak banan-banan berrikusiko ditu.

Bestalde, Roberto Jiménez Alli PSNko idazkari nagusiak aitortu duenez, bilera “oso emankorra” izan da, eta “enpleguari eta Foru Komunitateko kontuei dagokienez akordioak egiteko nahia dago”. Jiménezek aitortu du PSNk 2009rako proposatutako neurriak maila egokian bete direla eta gaur goizeko bileraren ondoren Nafarroa 2012 Planeko zenbatekoak aztertzeko metodologiari dagokionez akordioak ezartzeko bidea hasita dagoela. Ildo horretatik, abiatu gabe dauden edo izapidetzan dauden lanak berriz planteatzeko aukera dago, inbertsio horiek enplegua sortzeko lehentasunezko beste jardun batzuetara bideratu ahal izateko.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Texto completo del Pacto presupuestario 2010
Texto completo del Pacto presupuesatrio 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa