(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako enpresei lagundu die Bartzelonan “Alimentaria 2010” azokan asteazkena, 2010.eko martxoak 24

Sanzberro kontseilariarekin batera nekazaritzako elikagaien sektoreko 44 industrien standak bisitatu ditu


Sanz Lehendakaria “Alimentaria 2010” azokako Expoconser pabilioian. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariarekin batera, “Alimentaria 2010” Elikagai eta Edarien nazioarteko azokan parte hartzen duten Nafarroako 44 enpresen standak bisitatu ditu gaur goizean Bartzelonan. Azoka hori sektore horretan Espainiako topaketa profesional garrantzitsuena da, eta munduko bigarrena. Azoka Fira de Barcelona delakoan egiten ari dira (L’Hospitalet del Llobregat), Gran Via barrutian, eta martxoaren 26an amaituko da.

44 enpresa nafar horiek daude, batetik, erkidegoen pabilioiko eremu instituzionalean; eta bestetik, Internacional, Interlact, Intervin, Intercarn, Expoconser eta Olivaria pabilioietan eta elikadura ekologikoari buruzko pabilioian. Guztira, Nafarroako enpresek 800 metro koadro inguru hartzen dituzte. Enpresa horietako batzuek (31) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza ekonomikoa jaso dute eta beste batzuk (13) bere aldetik joan dira.


Sanz Lehendakaria azokaren esparruan José Luis Bonet Ferrer Alimentaria azokako presidenteak hartu du, eta ondoren azokako ohorezko liburuan sinatu du, hurrengo hitzak gehituz: “Poz eta harrotasun handiz, aurten ere azoka honen kalitatea azpimarratu nahi dut, Kataluniako eta Espainiako nekazaritzako elikagaien arloko enpresaburuen harrotasunaren emaitza. Nire arrakasta-desirarik onenak Nafarroatik eta nafar enpresaburuengandik”. Pabilioi desberdinetan kokatutako nafar enpresen standak bisitatu ondoren, Sanz Lehendakariak eta Sanzberro kontseilariak bisita Foru Komunitatearen stand instituzionalean amaitu dute, erkidegoen pabilioian. Leku horretan, nafar produktuen dastaketa egin da.


Sanz Lehendakaria Agbar dorrean.

Sanz Lehendakaria Agbar dorrean. ( irudia handitu )

Tuterako Barazkiak Goresteko Jardunaldien hurrengo edizioaren aurkezpena

Jarraian, Sanz Lehendakaria, Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna eta Sanzberro kontseilaria Agbar dorrean egindako lan-bazkari batera joan dira. Bazkari horretan Tuterako Barazkiak Goresteko XVI. Jardunaldiak aurkeztu dira, eta horretarako, Luis Casado Tuterako alkatea ere hurreratu da.
 

Sanz Lehendakariak nekazaritzako elikagaien enpresaburuei, sukaldariei eta sektorearekin lotutako beste pertsona batzuei jardunaldi horien esanahia azaldu die. Goresten diren barazkiak bazkarian eskainitako produktuen bidez ezagutarazi dira. Zehatz esanda, Lehendakariak azpimarratu duenez, “barazkiak Nafarroarako identitatea, nortasuna, zorroztasuna, bikaintasuna eta ardura dira”, baita Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaien sektoreko funtsezko osagaia ere, Espainiako sukaldari handiek erabiltzen dutena. Lehendakariak azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak, Tuterako Udalak eta beste erakunde publiko batzuek sektoreari laguntza eskaintzen diote zeregin horretan laguntzeko. Horrez gain, sektore hau krisiaren aurrean beste batzuk baino hobeto irauten ari dela azpimarratu du. Amaitzeko, Lehendakariak Kataluniari eskerrak eman dizkio, Nafarroari harrera ona egiten baitio beti.

Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza instituzionala Agbar dorrearen sarreran Sergio Soriano Aquagest enpresako zuzendari nagusiak hartu du. Ekitaldian eta geroko bazkarian hurrengo hauek egon dira, besteak beste: Rosa Cubell Kataluniako Generalitateko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia; Jordi W Carnes Bartzelonako alkateordea eta Sergi Arola sukaldari katalana, baita beste sukaldari, enpresaburu eta sektoreko ordezkari instituzional batzuk ere.

Agbar dorrean eskainitako bazkarian Nafarroako barazkiak lehengai moduan erabili dira (zainzuriak, tipula, zerba, orburu zuria, baba txikiak, piperrak eta potxak). Bazkaria zazpi jatetxek eta okindegi batek egin dute, guztiak Bartzelonakoak eta Tuterakoak. Horrez gain, ardo nafarrak edan dira eta plater bakoitza platera prestatu duten sukaldariek aurkeztu dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa