(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak Interneten ikusteko moduan jarriko du, gaurtik aurrera, Nafarroako zerga arloko diru-sarreren segimenduaren hileko txostena astelehena, 2010.eko apirilak 19

2010eko martxora bitartean bildutako datuen arabera, foru erkidegoak gestionatzen dituen zerga arloko diru-sarrerek %0,92 egin dute gora


Transcripción textual del video

Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak jakinarazi du Nafarroako zerga arloko diru-sarrerak Zerga Ogasunaren web orrian kontsultatzeko moduan egongo direla gaurtik aurrera; datuak izango dira Nafarroako erakunde autonomoak zuzenean bildutako diruaren gainekoak (%1 egin du gora) eta, baita ere, estatuarekin egindako doitzeei buruzkoak. Hala ere, datuak behin-behinekoak direla adierazi du.

Nafarroako Zerga Ogasunak zerga arloko diru-sarreren segimenduaren hileko txostena Interneten kontsultatzeko moduan jarri du gaur. Diru-sarrera horietan sartzen da erakunde autonomoak zuzenean biltzen duen dirua eta estatuarekin egindako doitzeetatik eratorritakoa. Datu horiek guztiak, gainera, iazko egoerarekin alderatuta daude. Txostena hilero argitaratuko dute, 23tik 25era bitartean.

Berria gaur goizean eman du, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak. Kontseilariak azaldu du tresna berri horri esker informazioa gardenagoa izango dela. Alde horretatik, martxoan bildutako diruari buruzko datuak zertan diren adierazi du, zehatz-mehatz.

Hala, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak ongi iritzi dio Nafarroako Ogasunak martxoan bildutako diruari (erakundeak zuzenean gestionatzen duenari, alegia): bilketa ahalmenik ez da galdu, joan den urtearekin alderatuta, eta, gainera, diru-sarrerak %0,92 egin duela gora. Horren harian gogorarazi du aurrekontuan aurreikusi zutela diru-sarrerek ez zutela ez gora ez behera egingo. Hala ere, kontseilariak nabarmendu du estatuarekin egindako doitzeen datuak bestelakoak direla. Izan ere, Espainian diru gutxiago bildu dute 2009an eta 2010eko lehen hiruhilekoan, guztira %10,85 gutxiago, hain zuzen.

Bilketaren bilakaera balioetsi aurretik, Mirandak esan du kontuz ibili beharreko datuak direla, zerga handiak kontabilizatu gabe daudelako oraindik, besteak beste PFEZ eta sozietateen gaineko zerga. Dena den, kontseilariak martxoko txosteneko datu batzuk azpimarratu ditu: PFEZ gutxiago jaitsi da eta BEZari dagokion bilketak gora egin du berriz
.


Informe ingresos marzo 2010.pdf

Publicación información ingresos.ppt

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa