Ikusi egun honetako albiste gehiago
Administrazio publikoko langileek euskara ikastaroetan izena emateko epea ireki du NAPIk
ostirala, 2010.eko apirilak 30
Langileek maiatzaren 14ra arte egin dezakete 2010-2011 ikasturterako matrikula
Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak (NAPIk) Nafarroako administrazio publikoetan (foru, toki eta estatu erakundeetan) lan egiten duten langileek 2010-2011 ikasturteko euskara ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Prestakuntza NAPIren Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak antolatzen du eta Hezkuntza Departamentuko Euskarabideko profesionalek emango dute.
Hizkuntza maila guztietako prestakuntza emango dute, hasi lehen mailatik eta nahikotasun mailara arte; gainera, ikastaroak izan daitezke trinkoak, luzeak eta teknikoak. Ikasketen modalitateak izango dira erdibertaratzekoa, nork bere kasa ikastekoa edo murgiltzekoa. Ikastaroan izena emateko eskaria egin dezakete Zerbitzuko bulegotik edo interesatuak berak.