Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak “Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea” kondekorazioa sei pertsona eta erakunderi emango die 2010ean
astelehena, 2010.eko maiatzak 3
Orden del Volatín, Arkupeak, Juan Antonio Sagardoy, Rosa Mary Ibáñez, María Ángeles Mezquíriz eta Les Amis de la Vieille Navarre sarituko ditu
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, "Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea" kondekorazioa 2010ean sei pertsona eta erakunderi ematea onetsi du. Hurrengo hauek jasoko dute saria: Tuterako Orden del Volatín; Arkupeak erretirodunen elkartea; Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lan Zuzenbideko katedraduna; Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakaria; María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa; eta "Les Amis de la Vieille Navarre" elkartea (Nafarroa Zaharraren Lagunak), Frantziako Donibane Garazikoa.
Nafarroako Gobernuak, 1997an, dekretu bidez, "Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea" kondekorazioa sortu zuen, Nafarroako aurrerapenari bere jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Foru Komunitatea gure mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz, pertsona edo entitate horiek gizarte osoari egin ekarpena dela-eta publikoki onartzeko.
María Ángeles Mezquirizek Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea kondekorazioa jasoko du.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, “Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea” kondekorazioa 2010ean sei pertsona eta erakunderi ematea onetsi du. Hurrengo hauek jasoko dute saria: Tuterako Orden del Volatín; Arkupeak erretirodunen elkartea; Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lan Zuzenbideko katedraduna; Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakaria; María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa; eta “Les Amis de la Vieille Navarre” elkartea (Nafarroa Zaharraren Lagunak), Frantziako Donibane Garazikoa.
Orden del Volatín elkartearen kasuan, Foru Gobernuak “Nafarroako Erriberako kultura eta produktuak mantentzen, bultzatzen, zabaltzen eta hobetzen egindako lan aipagarria” azpimarratu du.
Asociación de Jubilados Arkupeak-Arkupeak Jubilatuen Elkarteari dagokionez, Gobernuak azpimarratu du “Nafarroaren iparraldeko ia berrogeita hamar herritan adinekoak integratzen eta dinamizatzen funtsezko lana egin duela”.
Beste dekretu batean, Nafarroako Gobernuak beste kondekorazio bat Juan Antonio Sagardoy Bengoecheari ematea adostu du, “Espainian Lan Zuzenbidearen arloko aditu nagusia baita, eta irakaskuntzen, ikerketen, argitalpenen eta aholkularitza-jardueraren eta jarduera profesionalaren bidez Lan Zuzenbideko arlo askotan eredua baita”.
Rosa Mary Ibáñezek Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jasoko du.
(
irudia handitu
)
Rosa Mary Ibáñez Zapateroren kasuan, Foru Gobernuak aitortu du “eginkizun ezin hobea egin duela Nafar Etxeen Federazio Nazionalaren zuzendaritzan, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak ordezkatuz eta artatuz, eta horrek aldi berean Nafarroa kanpoan modu baliagarrian proiektatzen lagundu duela”.
María Ángeles Mezquíriz Irujori aipamen eginez, Foru Gobernuak azpimarratu du “lehen mailako arkeologoa dela eta eginkizun zabal, sakon eta askotarikoa” eginda duela. 42 urtez Nafarroako Museoko zuzendaria izan zen, eta kargu horretatik “Nafarroako historia eta artea ulertzeko ezinbestekoa den ondare material garrantzitsua zaintzen eta zabaltzen lagundu zuen modu erabakigarrian”.
Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak “Les Amis de la Vieille Navarre” (Nafarroa Zaharraren lagunak) elkarteari beste kondekorazio bat ematea erabaki du, “Espainiako Nafarroarekin loturak estutzen eta Nafarroa Behereko historia eta kultura ondarea zaintzen eta defendatzen egindako ahaleginarengatik”.
Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea
Nafarroako Gobernuak, 1997an, dekretu bidez, “Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea” kondekorazioa sortu zuen, Nafarroako aurrerapenari bere jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Foru Komunitatea gure mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz, pertsona edo entitate horiek gizarte osoari egin ekarpena dela-eta publikoki onartzeko.
Dekretu horren arabera, kondekorazioari Karlos III.a Prestuaren izena ematea komenigarria zen, “errege hori biziki nabarmendu baitzen Nafarroako erregeen artean, bere izaera bakezale eta adiskidetzaileagatik, kulturaren eta artearen aldeko ekinbideengatik eta Europako gainerako gorteekin ezarri zituen harreman baketsu eta laguntasunezkoengatik”.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- La Orden del Volatín
- La Asociación de Jubilados Arkupeak
- Juan Antonio Sagardoy Bengoechea
- Rosa Mary Ibáñez Zapatero
- María Ángeles Mezquíriz Irujo
- Les amis de la vieille Navarre
Argazki galeria.
-
Juan Antonio Sagardoyk Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jasoko du.
irudia handitu
-
Tuterako Orden del Volatín elkarteak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jasoko du.
irudia handitu
-
Arkupeak elkarteak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jasoko du.
irudia handitu
-
Les Amis de la Vieille Navarre elkarteak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jasoko du.
irudia handitu
-